No. 1

Iñaki Garmendia

Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) bideogintza-ekoizpen zabaleko artista plastiko bat da. Laurogeita hamarreko hamarkadaren bukaeratik 2013ra arte, presentzia handia izan zuen erakusketetan, etxean nahiz nazioartean. ATOIkoa izango da zazpi urtean eskainiko duen bakarkako lehen erakusketa.

1991

Iñaki Garmendiak EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, non eskultura espezialitatean lizentziatu baitzen.

1995

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

École d’art. Bordele, 1995.

Ezkatoz Paristik. Bilbo, AEK, 1995.

Erasmus bekaren bidez, University of the West of England unibertsitatean ikasi zuen, Bristolen, Faculty of Art, Media & Design fakultatean.

1996

Erakusketa kolektibo honetan parte hartu zuen:

→ Arte Ederren Fakultatea = Facultad de Bellas Artes : alumnos de 5º curso. Bilbo, Kultur Gela, 1996ko ekainak 27 – uztailak 20.

Arte Ederren Fakultatea = Facultad de Bellas Artes : alumnos de 5º curso. Bilbo, Fundación BBK = BBK Fundazioa, 1996, 31. or.

EHUko Arte Ederren Fakultateko 5. mailako 64 ikaslek Bilboko BBK Kultur Gelan 1996ko ekainaren 27tik uztailaren 20ra erakutsi zituzten artelanak biltzen dituen argitalpena. Iñaki Garmendiak Por un mundo feliz (1996) lana aurkeztu zuen [31. or.].

1997

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

Iñaki Garmendia. Ordizia, Barrena Kultur Etxea, 1997.

1998

Donostiako Artelekun eginiko “Taller Ángel Bados – Txomin Badiola” lantegian parte hartu zuen.

Multimedia eta irudi digitaleko ikastaro bat egin zuen Londreseko Kingsway College eskolan.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

Taller Ángel Bados y Txomin Badiola. Donostia-San Sebastián, Arteleku, 1998ko abuztuak 6 – irailak 15; Vitoria-Gasteiz, Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, 1998ko urriak 29 – azaroak 29.

Taller Ángel Bados y Txomin Badiola erakusketaren gonbidapena. Donostia-San Sebastián, Arteleku, 1998ko abuztuak 6 – irailak 15; Vitoria-Gasteiz, Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, 1998ko urriak 29 – azaroak 29.

Abigail Lazkoz, Jaume Sabater, Salvador Cidrás…/ taller dirigido por Txomin Badiola, Ángel Bados. [Erakusketa-katalogoa.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskera Departamentua, 1998, 21-25. or.

Ángel Badosek eta Txomin Badiolak Donostiako Artelekun 1998ko ekainaren 2tik urriaren 31ra emandako lantegiaren kariaz argitaraturiko liburuxka. Santiago Erasoren atariko testu batekin batera, lantegian parte hartu zuten 16 artisten proposamenak erreproduzitzen ditu. Iñaki Garmendiaren proiektuen lau irudi jasotzen ditu  [21-25. or.].

1999

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen.

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→  Me voy a ir, me voy, estoy ido. Donostia-San Sebastián, DAE-Donostiako Arte Ekinbideak : Egiako Kultur Etxea = Casa de Cultura de Egia, 1999ko maiatzak 28 – ekainak 26.

Me voy a ir, me voy, estoy ido erakusketaren argazkiak. Donostia-San Sebastián, DAE-Donostiako Arte Ekinbideak : Egiako Kultur Etxea = Casa de Cultura de Egia, maiatzak 28  – Ekainak 26, 1999.

Irudiak de DAE y Peio Aguirre-ren eskutik.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→   Muestra de arte joven INJUVE 1999. Madril, Círculo de Bellas Artes, 1999ko irailak 7 – urriak 3.

→   Artista Berrien XXXVIII Lehiaketa = XXXVIII Certamen de Artistas Noveles. Donostia-San Sebastián, Koldo Mitxelena Kulturunea, 1999ko urriak 14 – azaroak 13.

Me voy a ir, me voy, estoy ido. [Díptico]. Donostia-San Sebastián, DAE-Donostiako Arte Ekinbideak : Egiako Kultur Etxea = Casa de Cultura de Egia.

Iñaki Garmendiaren Me voy a ir, me voy, estoy ido bakarkako erakusketaren diptikoa. Erakusketa DAEk antolatu zuen (Donostiako Arte Ekinbideak), 1999ko maiatzaren 28tik ekainaren 26ra. Eskuorriak instalazioaren muntaketaren zuri-beltzezko argazkiak erreproduzitzen ditu.

XV Muestra de Arte Injuve. [Erakusketa-katalogoa.]. Madril, Instituto de la Juventud, 1999, 67 eta 123. or.

Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan 1999ko uztailaren 9tik urriaren 3ra egin zen XV. Injuve arte erakusketaren katalogoa. Jorge Luis Marzo eta Fito Rodríguez komisarioen testuekin batera, erakusketan parte hartu zuten 10 artisten curriculum labur bana eta haien artelanen irudiak jasotzen ditu. Horien artean, Iñaki Garmendiaren Consequence of you. Y vídeos cure-psichic TV (1999) instalazioa ikus daiteke [67-75. or.]. Katalogoak testuen eta curriculumen ingelesezko itzulpena ere badakar [123. or.].

Alicia Murría. “Muestra de Arte Injuve’99”, in Lápiz, 156. zk., 1999/10, 85. or.

Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan 1999ko irailaren 7tik urriaren 3ra egin zen XV. Injuve arte erakusketaren kritika. Kritikariak honako hau dio: ‘Iñaki Garmendiak bideoinstalazio interesgarria garatu du, bere eraketa-prozesua barne hartzen duena eta Paul McCarthyren obraren nolabaiteko oihartzuna dakarrena’.

Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketa = XXXVIII Certamen de Artistas Noveles. [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián: Gipuzkoako Foru Aldundia, Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoa = Diputación Foral de Gipuzkoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Sala de Exposiciones: Gipuzkoa Donostia Kutxa = Caja Gipuzkoa San Sebastián, 1999, 32-33. or.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan 1999ko urriaren 14tik azaroaren 13ra egindako erakusketaren katalogoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketan Liliana Albertazzi, Ismael Manterola, Javier San Martín, Ricardo Ugarte eta Fernando Golvano epaimahaikideek hautaturiko 40 artisten lanak aurkezten ditu. Fernando Golvano epaimahaikidearen atariko testu bat jasotzen du, baita erakutsitako artelanen irudiak ere. Iñaki Garmendiak Sólo con globos y cerillas eta Intentando entrar instalazioak erakutsi zituen, biak ala biak bideoa eta beste elementu batzuk uztartuz osatuak [32-33. or.].

Zehar : Boletín de Arteleku = Artelekuko Boletina. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Departamentua = Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Cultura, nº 41 (invierno 1999), pp. 32-33.

Zehar, Donostiako Artelekuk argitaratzen duen aldizkaria. Espacio/Gunea izeneko atalak, zeina Asier Mendizabalek koordinatzen baitu, Aernout Mik eta Iñaki Garmendiaren obren irudiak biltzen ditu. Garmendiari dagokionez, Taja y sus amigos (1999) bideoaren bi argazki ageri dira, elkarrizketa-pasarteak erreproduzitzen dituztenak [32-33. or.]. Deskargatu.

2000

Erakusketa kolektibo honetan partu hartu zuen:

→  XV Festival Audiovisual de Vitoria-Gasteiz : intervenciones TV 2. Vitoria-Gasteiz, Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, 2000ko ekainak 23 – uztailak 1.

2001

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren beka bat jaso zuen ikus-entzunezkoen produkziorako.

DAEk (Donostiako Arte Ekinbideak) Donostiako Egiako Kultur Etxean antolatutako Superkongresua sortzaile-topaketan parte hartu zuen (2001eko urtarrilak 25 eta 27).

Erakusketa kolektibo honetan parte hartu zuen:

→  Artista Berrien XXXIX. Lehiaketa. Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, 2001eko maiatzak 8 – ekainak 16.

Artista Berrien XXXIX. Lehiaketa = XXXIX Certamen de Artistas Noveles. [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián: Gipuzkoako Foru Aldundia, Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoa = Diputación Foral de Gipuzkoa, Sala de Exposiciones del Koldo Mitxelean Kulturunea: Gipuzkoa Donostia Kutxa = Caja Gipuzkoa San Sebastián, 2001, 31. or.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Artista Berrien XXXIX. Lehiaketan saritutako artistak biltzen dituen erakusketaren katalogoa. Erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin zen, 2001eko maiatzaren 8tik ekainaren 16ra. Piedad Solansen testu baten ondoren –Piedad Solans lehiaketako epaimahaikidea izan zen, Fernando Golvano, Ismael Manterola, Francisco Javier San Martín eta Ricardo Ugarterekin batera–, katalogoak lehiaketan hautaturiko 38 artelanen fitxa eta irudiak jasotzen ditu; horien artean, Iñaki Garmendiaren Rock Radical Vasco 1982-88 instalazioarenak [31. or.].

Peio Aguirre. “Basque report 2.0”, in Lápiz, 178. zk., Madril, 2001eko abendua, 50-57. or.

Peio Aguirreren artikulua, Euskal Herriko errealitate artistiko garaikideari buruzkoa. Iñaki Garmendiaren lana aipatzen du, eta haren Taja y sus amigos (1999) bideoa ilustratzen du. Artikulua hemen argitaratu zen lehen aldiz: Arts.zin : crítica online de las nuevas prácticas artísticas, Madril, II. liburukia, 2000ko urria – 2001eko uztaila.

Iñaki Garmendia. Euskal Pan. Proiektua. [Dosierra]. 2001 [3,5 hazbeteko bi disketetan gordea, artistaren fitxan, Bilboko Arte Ederren Museoko Liburutegian].

Iñaki Garmendiak Arriarango urtegian (Gipuzkoa) egin nahi zuen esku-hartze baten proiektuaren dosierra. Proiektuak Euskal Pan zuen izena, eta zenbait harraldi filmatzea proposatzen zuen, non hainbat gazte mendiko motorretan agertuko baitziren instalazio baten inguruan: metalezko kable luze bat eta hainbat petardo-sail, urtegiaren aurreko zatian lehertuko zirenak. Dosierrak aurrekontuak eta irudiak biltzen ditu.

2002

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  Front Line Compilation : “Goierri konpeti” : Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal. Donostia-San Sebastián, DAE-Donostiako Arte Ekinbideak : Sala Kutxa = Kutxa Aretoa, 2002ko uztailak 5.

→  Formen der organisation. Ljubljana, Galerija Skuc, 2002ko azaroak 28 – 2003ko urtarrilak 15; Leipzig, Galerie der Hochschule für Grafik und Buchkunst, 2003ko apirilak 11 – maiatzak 10; Lüneburg, Universität Lüneburg, Kunstraum, 2003ko uztailak 8 – 24.

→  Bienal de Taipéi 2002 : Great theatre of the world. Taipéi, Taipei Fine Arts Museum, 2002ko azaroak 29 – 2003ko otsailak 3.

Miren Jaio. “Goierri Konpeti. Sobre cuadrillas, coches y carretera”, in Mugalari, Gara egunkariaren gehigarria, 2002/08/03, 6. or.

Iñaki Garmendiaren eta Asier Mendizabalen Goierri Konpeti bideoa (2001) aztertzen duen artikulua, Front Line Compilation (2002/07/05, Kutxa Aretoa, Donostia) topaketaren barruan eskaini zen proiekzioaren harira idatzia. Honako hau dio Jaiok bideoaren inguruan: ‘Goierri Konpetin eta bideoak erretratatzen duen munduan, maskulinotasunaren eta euskalduntasunaren atxikitze guztiz topikoa gailentzen da, hemen tonu intimista baten zerbitzura jarria. Errepideko bihurguneek ere historia bat duten mundu txiki eta itogarri honetan, paisaiaren elementuak, Txindoki atzean dutela, oihartzunez beteta daude.’

María Soledad Álvarez Martínez: «De las señas de identidad al multiculturalismo : una revisión de la escultura vasca en el 2000 = From signs of identity to multiculturalism : a review of Basque sculpture in the year 2000» in Euskal zientzia eta cultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas = Science et culture basque, et reseaux télématiques, Donostia-San Sebastián, Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, 2002, 901. or.

María Soledad Álvarez Martínezen hitzaldia, non euskal eskulturaren berrikuste bat egiten baita euskal plastikak milurteko-aldaketan bizi duen egoeratik abiatuta. Tresna moduan bitarteko berriak erabiltzen dituzten sortzaileen belaunaldi gero eta garrantzitsuago baten ordezkaritzat jotzen du Iñaki Garmendia [901. or.].

Organisational Forms. Ljubljana : Galerija SKUC, 2002

Ljubljanako SKUC galeriaren prentsa-oharra, Organisational Forms (2002/11/28 – 2003/01/15) erakusketa kolektiboa aurkezteko idatzia. Erakusketa hark nazioarteko hogei bat artista bildu zituen globalizazioaren aurkako mugimenduei loturiko kontzeptu eta fenomenoen inguruan. Roger M. Buergel eta Ruth Noack izan ziren komisarioak. Erakusketaren azalpen-testu baten ondoren, Iñaki Garmendia aipatzen da parte-hartzaileen artean.

2002 Taipei Biennial : Great theatre of the world. [Erakusketa-katalogoa]. Taipéi, Taipei Fine Arts Museum, 2002, 94-97. or.

Taipeiko 2002ko bienalaren katalogoa. Bartomeu Marí eta Chia Chi Jason Wang komisarioek antolaturiko erakusketa hari Great Theatre Of The World goiburua jarri zitzaion, Calderón de la Barcaren obran inspiratutako izenburua, eta nazioarteko eta Taiwango hogeita hamarren bat artista bildu zituen, besteak beste Iñaki Garmendia, Asier Mendizabal eta Cristina Iglesias euskal artistak. Katalogoak komisarioen eta Carolina Erdociaren eta Wlad Godzichen testuak jasotzen ditu. Iñaki Garmendiak Kolpez Kolpe (2002) artelana aurkezten zuen bienalean, eta katalogoan hari buruzko testu bat irakur daiteke ingelesez eta taiwaneraz, baita haren ekintzaren eta aurkezpenaren irudiak ikusi ere [94-97. or.].

2003

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→  Kolpez Kolpe. Bartzelona, Galería T4, 2003ko azaroak 19 – 2004ko urtarrilak 24.

Kolpez Kolpe erakusketaren gonbidapena. Bartzelona, Galería T4, 2003ko azaroak 19 – 2004ko urtarrilak 24.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  “Goierri konpeti” : Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal. Bordele, Galerie du Triangle, 2003ko ekainak 5 – 20.

“Goierri konpeti” : Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal erakusketaren gonbidapena. Bordele, Galerie du Triangle, 2003ko ekainak 5 – 20.

→  Després de la noticia : documentals postmèdia. Bartzelona, CCCB-Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, 2003ko uztailak 23 – azaroak 2.

→  Cine y casi cine. Madril, MNCARS-Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2003ko azaroak 13 – abenduak 19.

Iñaki Garmendia. Kolpez Kolpe. [Prentsa-oharra]. Bartzelona: Galería T4, 2003.

Iñaki Garmendiak Bartzelonako T4 galerian eskainiriko Kolpez Kolpe (2003/11/19-2004/01/24) erakusketaren prentsa-oharra, Bartomeu Maríren testu bat jasotzen duena: ‘Ekintza eta agertokia elkar hartuta ageri dira Iñaki Garmendiaren lanean, izaera zehazki argiturik ez duten ekintza eta gertaeren inguruan. Eraikitzea nahiz deuseztatzea, dibertsioa nahiz protesta, gertaeraren iragana nahiz geroa, hori guztia haien narratiben eraikuntzan artikula daiteke. Garmendiak, Garmendia eskultoreak, errealitatea argi eta garbi ageri duten dokumentuen bidez kontatu nahi ditu gertaerak. Espazioa zeharkatzen duten egoera batzuen jarraitutasunean egiten dituen aldaketa sotilez osatzen ditu Garmendiak bere esku-hartzeak.’

Front Line Compilation. Donostia-San Sebastián: D.A.E Donostiako Arte Ekinbideak, 2003, 27 eta 54. or.

DAEk (Donostiako Arte Ekinbideak) antolaturiko Front Line Compilation topaketaren harira kaleraturiko argitalpena. Topaketa hark Ipar Irlanda eta Euskal Herria elkartu zituen, eta artelana sortzen deneko testuingurua zuen ardatz. Topaketa hartatik abiatuta, hainbat ekitaldi eta erakusketa egin ziren Donostian (2002). Argitalpen honek, topaketan parte hartu zuten artistek egindako ekintzen irudiak ez ezik –horien artean, Iñaki Garmendiaren eta Asier Mendizabalen Goierri Konpeti (2002) bideoa [27-30. or.]–, artista hauen euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko testuak biltzen ditu: Peio Aguirre, Leire Vergara, Annie Fletcher, Karen Downey, Miren Jaio –haren “En compañía de hombres” testuak Goierri Konpeti lanaz dihardu [54-57. or.]–, Stephen Hackett, Aaron Kelly eta Leontia Flynn. Horretaz guztiaz gain, CD bat ere badakar, artisten esku-hartzeen inguruko materiala jasotzen duena; besteak beste, Goierri Konpeti bideoari dagozkion hainbat track entzun daitezke [2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9. trackak].

Després de la noticia. [Erakusketa-katalogoa]. Bartzelona, Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, 2003, 38-39. or.

Després de la noticia: documentals postmèdia erakusketaren kariaz kaleraturiko argitalpena. Erakusketa CCCB zentroan egin zen (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona), 2003ko uztailaren 23tik azaroaren 3ra, eta era bateko nahiz besteko praktika dokumentalak lantzen zituzten nazioarteko hogei bat autoreren obrak bildu zituen. Katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako katalogo hirueledunak Carles Guerraren testu bat jasotzen du, Iñaki Garmendiaren eta Asier Mendizabalen Goierri Konpeti bideoa (2002) jorratzen eta ilustratzen duena [38-39. or.].

Cine y casi cine. [Erakusketa-katalogoa]. Madril, Departamento de Artes Audiovisuales del Museo Reina Sofía, 2003, 13. or

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoan egin zen Cine y casi cine erakusketaren laugarren edizioaren katalogoa. Erakusketa 2003ko azaroaren 13tik abenduaren 19ra bitartean egin zen, Berta Sichel, José Luis Cienfuegos eta Pablo Llorca komisarioen zuzendaritzapean, artearen heterogeneotasunaren eta ikus-entzunezkoen egoera garaikidearen isla bihurtzea zuelarik xede. Hautatutako 24 produkzioen fitxa eta iruzkin bana jasotzen ditu; horien artean, Asier Mendizabalen eta Iñaki Garmendiaren Goierri Konpeti (2002) lanarenak [13. or.].

Didier Arnaudet. “Iñaki Garmendia. Asier Mendizabal”, in Art press, 294. zk., 2003/10, 294. or.

Iñaki Garmendiak eta Asier Mendizabalek Bordeleko Galerie du Triangle galerian eskaini zuten erakusketaren erreseina. Erakusketa 2003ko ekainaren 5etik 20ra bitartean egon zen ikusgai, eta artistek Goierri Konpeti (2002) bideoa aurkeztu zuten. Testu honek, zeinak artelanaren irudi bat ere jasotzen baitu, honela dio: ‘Bat-batean zalantza sortzen zaigu proposatzen zaizkigun irudien izaeraren inguruan. Dokumentala? Ikerketa filmatua? Fikzio zeiharra? Errealitatearen desbideratzea? Zalantzak mesede egiten dio materia landugabe eta gailen honi, zeinak, igaro ahala, bere atzetik baitakartza bere balizko definizioaren mekanismo eta erreferentzia-puntu guztiak.’

2004

Azucena Vieites eta Ibon Aranberrirekin batera, lehen saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Gure Artea 2004 sariketan.

Postu bat lortu zuen New Yorkeko International Studio & Curatorial Program (I.S.C.P.) delakoan, Instituto de la Juventud del Ministerio de Igualdad (INJUVE) erakundearen beka baten bitartez.

Egonaldi-beka batez gozatu zuen Berlingo Künstlerhaus Bethanien kulturunearen International Studio Programme delakoan.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  TB Esku-hartzeak, 1999-2004 = Intervenciones TV, 1999-2004. Vitoria-Gasteiz, Centro Cultural Montehermoso = Montehermoso Kulturunea, 2004ko ekainak 3 – uztailak 10

→  Manifesta 5. European Biennial of Contemporary Art : con toda la intención. Pasaia San Pedro, Ziriza Etxea, 2004ko ekainak 11 – irailak 30

→  VI Yugoslav Biennial of Young Artists 2004 : untitled (as yet). Vrsac, Cultural Centre Konkordija, 2004ko uztaila – iraila.

→  Glocal. Iruña/Pamplona, Moisés Pérez de Albéniz galeria, 2004ko irailak 30 – azaroa.

→  Gure Artea : XVIII edizioa = edición XVIII. Vitoria-Gasteiz, Montehermoso Kulturunea, 2004ko abenduak 18 – 2005eko otsailak 6; ARTIUM-Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo = Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, 2005eko urriak 27 – 2006ko urtarrilak 8.

Carles Guerra. “Kolpez Kolpe de Iñaki Garmendia”, in Zehar, Donostia-San Sebastián, 52. zk., 2004, 65. or

Iñaki Garmendiak Bartzelonako T4 galerian eskainiriko Kolpez Kolpe (2003/11/19-2004/01/24) erakusketaren inguruko kritika, Carles Guerrak idatzia eta Artelekuk kaleratzen duen Zehar aldizkarian argitaratua. Kolpez Kolpe, kritikariak dioenez, “Euskal Rock Erradikalari bentrilokuismo-ariketa bat eginarazten dion esperimentua” da, eta ariketa horren emaitza “itzulpen erradikal” bat dela esan liteke. Deskargatu.

Manifesta 5. European Biennial of Contemporary Art: con toda la intención. [Donostia-San Sebastián]: Manifesta 5: Centro Internacional de Cultura Contemporánea, 2004, 154, 400 eta 619. or.

 

2004ko ekainaren 11tik irailaren 30era Donostian egin zen Manifesta 5 – Arte Garaikidearen Bienal Europarraren katalogoa. Erakusketa Lourdes Fernándezek koordinatu zuen, eta Maximiliano Gionik eta Mart Kuzmak komisariatu, eta nazioarteko 56 artistaren obrak erakutsi zituen sei agertokitan. Katalogoak komisarioen eta Peter Osborne, Jorge Oteiza, Dan Graham eta Andrew Benjaminen testuak biltzen ditu, baita erakusketan parte hartu zuten artistenak ere, haien artelanen erreprodukzioekin batera. Iñaki Garmendiak ‘Bad Religion-El “incidente” de la discoteca’ testua aurkezten du Chus Martínezekin batera [154. or.]. Ziriza Etxean erakutsitako artelanen irudien erreprodukzioak ere ikus daitezke [400-403. or.], baita artistaren biografia labur bat ere [619. or.].

Iñaki Garmendia. [Sareko baliabidea]. Donostia-San Sebastián: Manifesta 5, 2004

Iñaki Garmendiaren Asanblada obra jorratzen duen testu laburra, Manifesta 5 webgunean argitaratua. Artistaren curriculum bat ere jasotzen du.

Ainara Gorostitzu. “Euskal artearen manifestazioa”, in Berria, Andoain, 2004/06/09, 40-41. or.

Prentsako albistea, Manifesta 5 erakusketan parte hartu zuten euskal artistei buruzkoa. Iñaki Garmendiari eginiko elkarrizketa labur bat jasotzen du, izenburu honekin: ‘Proiektu hau Euskal Herritik at lantzea premiazkoa zen’.

“Iñaki Garmendia: ‘Necesitaba irme fuera, para al final hablar de las mismas cosas’”, in Gara, 2004/06/14, 31. or.

Iñaki Garmendiari eginiko elkarrizketa Manifesta 5 erakusketan izan zuen parte-hartzearen inguruan. Beste hainbat adierazpenen artean, honako hau nabarmentzen du: ‘Beti mantentzen dut tentsio bat. Kontzertuan izerdi hutsa da, jendea dantzan ari da, dena botatzen, eta beste irudietan, estatikoagoak direnez, tentsioa neurritsuagoa da’.

Miren Jaio. “Harder, Better, Faster, Stronger: Iñaki Garmendia en Manifesta 5”, in Mugalari, Gara egunkariaren gehigarria, 276. zk., 2004/07/03.

Iñaki Garmendiak Manifesta 5 erakusketan aurkeztu zuen Harder, Better, Faster, Stronger artelanaren inguruko kritika. Autoreak honako hau adierazten du: “Ikusleak, Garmendiaren proiekzioak uzten dituenean, lokalizatzen zaila den sentimendu bat baldin badu, horren arrazoia babesgabetasuna da, artistaren prozesuaren abiapuntuko premisa”.

MMIV Gure Artea: euskal teknika = técnica vasca. [Erakusketa-katalogoa]. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Gobierno Vasco, Servicio Central de Publicaciones, 2004, 42 eta 82. or.

Eusko Jaurlaritzaren MMIV Gure Artea sariketari dagokion erakusketaren katalogoa. Erakusketa Gasteizko Montehermoso Kulturunean egin zen, 2004ko abenduaren 18tik 2005eko otsailaren 6ra. Katalogoak ‘Técnica Vasca’ izenburua duen testu bat dakar, euskaraz eta gaztelaniaz, Peio Aguirre epaimahaiburuak idatzia. Harekin batera, honako hauek osatu zuten sariketaren epaimahaia: Montse Badia, Neus Miró eta Agustín Pérez Rubio. Ibon Aranberri eta Azucena Vieitesekin batera, Iñaki Garmendiak lortu zuen lehen saria Kolpez Kolpe (2003) obrarekin, eta katalogoak lan haren irudiak jasotzen ditu, baita Carles Guerrak artelan hari buruz idatzi zuen testu baten pasarte bat ere [42-45. or.]. Horretaz gain, testuen ingelesezko itzulpenak eta artistaren biografia labur bat ere badakartza [82. or.].

TB esku-hartzeak, 1999-2004 = Intervenciones TV, 1999-2004. [Erakusketa-katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz = Vitoria-Gasteizko Udala, 2004, 10. or.

Montehermoso Kulturuneak VTV (Vitoria Territorio Visual – Gasteiz Lurralde Ikuskorra) jaialdirako (2003/06/03-07/10) ekoitziriko Rodríguez Fundazioaren proiektuaren harira egindako argitalpena. Atariko testu baten ondoren, 1999 eta 2004 artean eginiko edizioetako esku-hartzeen fitxak jasotzen ditu; horien artean, Local HE (5 partes) izenburua duena, Iñaki Garmendiak 2000. urteko ediziorako egina [10. or.].

(Jos uvek) bez naslova : Jugoslovenski bijenale mladih u Vrscu, 2004 = Untitled (as yet) : the Yugoslav Biennial of Young Artists, Vrsac 2004. [Erakusketa-katalogoa]. Beograd, Centar za savremenu umetnost, 2004.

VI Yugoslav Biennial of Young Artists bienalaren katalogoa. Erakusketa 2004ko uztailetik irailera egin zen, Serbiako Vrsac hiriko Konkordija kulturunean eta Belgradon, non nazioarteko ehundik gora artistak hartu baitzuten parte. Katalogoak, besteak beste, honako autore hauen serbierazko eta ingelesezko testuak jasotzen ditu: Svebor Midzic, Izjava Kustosa, Liam Gillick, Mika Hannula, Boris Budden, Brian Holmes, Michael Hirsch, Branislav Dimitrijevic, Per Hüttner, Stevan Vukovic, Paul O’Neill eta Hans Ulrich Obrist. Hautatutako lanen artean, Goierri Konpeti (2001) bideoaren hiru fotograma ageri dira, baita Peio Aguirrek eta Leire Vergarak lan hari buruz idatziriko testu bat ere. Hauxe dio testuaren pasarte batek: “Bideo honek gertutik ikusarazten digu gazte hauek nola antolatzen dituzten beren harremanak eta beren testuinguru soziala. Filmatze dokumentalaren formatua erabiliz, artea eguneroko bizitzaren narrazioan txertatzen ahalegintzen dira artistak.’

2005

Erakusketa kolektibo honetan parte hartu zuen:

→  DFoto, Feria Internacional de Fotografía Contemporánea y Vídeo. Donostia-San Sebastián, Kursaal: Moisés Pérez de Albéniz galeria (Iruñea), 2005eko apirilak 14 – 17.

Juan Antonio Álvarez Reyes: “Gure Artea : vasque technique = ¿Técnica vasca?”, in Artecontexto, 9. zk., Madril, 2005eko negua, 118-119. or

MMIV Gure Artea sariketaren kariaz Gasteizko Artium Museoan egin zen erakusketaren (2004/12/18 – 2005/02/06) kritika, non Iñaki Garmendiaren obra jorratzen baita eta haren Izarra (2005) bideoaren fotograma bat jasotzen baita.

Xabier Sáenz de Gorbea. “Sabe a poco”, in Deia, Bilbo, 2005/11/19.

MMIV Gure Artea sariketaren kariaz Artiumen egin zen erakusketaren (2004/12/18 – 2005/02/06) kritika. Autoreak hauxe azpimarratzen du Iñaki Garmendiaren obraren inguruan: “Guztiz esplika ezin daitekeen sortasun baten sentsazioa eragiten duten zelaten unibertso bat (Izarra)”.

Carles Guerra. “La postidentidad vasca”, in Culturas, 2005/12/14, 20. or.

MMIV Gure Artea sariketaren kariaz Artiumen egin zen erakusketaren (2004/12/18 – 2005/02/06) kritika. Autoreak honako hau adierazten du artistaren lanaren inguruan: ‘Haren bideoak hipnotikoak baldin badira, edukia finkatzeko aukera ukatzen dutelako da. (…) Red Light, Straight Edge eta Izarra (2005) bideoek, Artiumeko instalazioa osatzen duten artelanek, Garmendia handinahiago bat iragartzen dute, tematuta dagoena espresioa ekoiztearekin, eta ez soilik espresio hori erregistratzearekin. Haren bideoetan, inork ez du pentsatzen duena esaten. Badirudi aktoreak neka-neka eginda daudela beren paperak errepikatzeaz. Aginduei obeditzen dihardute’.

Galder Reguera: “Arte actual en Euskadi : arte joven vasco = Contemporary Art in the Basque Country : Young Basque Art”, in Lápiz : Revista Internacional de Arte, Madril, 212. zk., 2005eko apirila, 46-63. or.

 

Galder Regueraren artikulua, gaztelaniaz eta ingelesez, Euskal Herriko arte gaztearen egoeraz. Beste sortzaile batzuen artean, Iñaki Garmendia aipatzen du.

Arturo F. Rodríguez. “Técnica Vasca aplicada”, in Mugalari, Gara egunkariaren gehigarria, 2005/12/12.

MMIV Gure Artea sariketaren kariaz Artiumen egin zen erakusketaren (2004/12/18 – 2005/02/06) kritika. Iñaki Garmendiari dagokionez, hauxe dio autoreak: ‘Zenbait datu erakusten dira, modu ilun eta kodetu batez, bere une gorena pertsonaien aurkezpenean duen narrazio baten eraikuntza –bestalde ezinezkoa– egiteko (Izarra)’.

2006

Bakarkako erakusketa hauek aurkeztu zituen:

→  Speaking of others : “Red Light/Straight Edge” y “Izarra”. Frankfurt, Frankfurter Künstverein, 2006ko ekainak 7 – abuztuak 13.

Speaking of others erakusketaren gonbidapena : Red Light/Straight Edge eta Izarra. Frankfurt, Frankfurter Künstverein, 7 junio – 13 agosto 2006. Imágenes cedidas por Peio Aguirre.

→  Dark-Drunker-Rocket. Bartzelona, Centre d’Art Santa Mònica, 2006ko abendua – 2007ko martxoak 4.

Iñaki Garmendia : only kids love other kids. [Vitoria-Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza, Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Gobierno Vasco, Servicio Central de Publicaciones, 2006.

 

Eusko Jaurlaritzaren MMIV Gure Artea sariketaren kariaz Iñaki Garmendiaren obraren inguruan egindako argitalpen monografikoa. Honako bideo hauen irudiak jasotzen ditu: Izarra (2005); Red Light/Straight Edge (2005); Goierri Konpeti (2001); Harder, Better, Faster, Stronger (2004); Kolpez Kolpe (2003-2004); Repeater / Taja y sus amigos (2001);  Kanala (1999-2005); Consequence Of You. Videos Cure / Psychic TV (1999). Horretaz gain, Carles Guerrak artistaren obraren gainean idatziriko ‘Traducciones Radicales’ testua dakar, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez [34-46. or.].

2007

Santanderreko Marcelino Botín fundazioaren arte plastikoen beka eskuratu zuen.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  Imágenes del otro lado. Las Palmas Kanaria Handikoa, CAAM (Centro Atlántico de Arte Moderno) zentroko San Antonio Abad aretoa, 2007ko uztailak 31 – urriak 14.

Imágenes del otro lado erakusketaren gonbidapena. Las Palmas Kanaria Handikoa, CAAM (Centro Atlántico de Arte Moderno) zentroko San Antonio Abad aretoa, 2007ko uztailak 31 – urriak 14.

→   Intensities : inconformisme, incorrecció i rebellió entre art i escena musical. El Prat de Llobregat, Sala d’Art Josep Bages de Torre Muntadas, 2007ko azaroak 23 – 2008ko urtarrilak 27; Mataró, Can Palauet, 2008ko apirilak 4 – maiatzak 11; Sabadell, L’Estruch, 2008ko urriak 3 – azaroak 8; Ripollet, Centre Cultural de Ripollet, 2009ko urtarrilak 17 – otsailak 22; Terrassa, Sala Muncunill, 2009ko otsailak 27 – apirilak 5; Cerdanyola del Vallès, 2009ko apirilak 24 – ekainak 7; Caldes de Montbui, Museu Thermalia, 2009ko ekainak 18 – uztailak 26; Caldes d’Estrac, Centre d’Art Caldes d’Estrac, 2009ko irailak 13 – azaroak 1; Vilafranca del Penedés, Sala dels Trinitaris, 2009ko azaroak 6 – 2010eko urtarrilak 10; Sant Boi de Llobregat, Museu de Sant Boi de Llobregat, 2010eko urtarrilak 15 – otsailak 27.

→  1, 2, 3… Vanguardias : el arte como arte contextual. Bilbo, Rekalde Aretoa, 2007ko abenduak 20 – 2008ko martxoak 30.

Aimar Arriola. “Iñaki Garmendia, en el CASM de Barcelona : Dark-Drunker-Rocket”, in Mugalari, Gara egunkariaren gehigarria, Donostia-San Sebastián, 2007/01/06, 9. or.

Aimar Arriolaren artikulua Bartzelonako Centre d’Art Santa Mònica zentroan egin zen posterren edizio-proiektuaz, non Iñaki Garmendiak Dark-Drunker-Rocket lana aurkeztu baitzuen. Arriolak dioenez, lan horrek “artistak Varsovian landutako hainbat bideo labur –behin-behinean ‘Mozkorren bideoak’ izendatuak– ekartzen ditu posterraren formatu berezira.” Bideo haiek 2006an Varsoviako Centre for Contemporary Art Ujazdowski Castle zentroan egindako egonaldian landu zituen Garmendiak.

Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia, Anri Sala : imágenes del otro lado. [Erakusketa-katalogoa]. Las Palmas Kanaria Handikoa: Centro Atlántico de Arte Moderno, 2007, 44, 106 eta 108. or.

Imágenes del otro lado erakusketaren katalogoa. Peio Aguirreren komisariotzapean, erakusketak Jon Mikel Euba, Iñaki Garmendia eta Anri Sala artisten obrak aurkeztu zituen. Komisarioaren testu batez gain, katalogoak Miren Jaioren testu bat dakar, ‘Metodología “up-tight”’ izenekoa, bere bertsio ingelesarekin eta artistaren obren ilustrazio ugarirekin batera [44-77. or.]. Horretaz gain, aretoaren plano bat ere jasotzen du, erakutsitako obrak agertzen dituena [106. or.], baita Garmendiaren biografia labur bat ere [108. or.].

1,2,3… Avant-Gardes : Film-Art between Experiment and Archive. [Erakusketa-katalogoa]. New York ; Sternberg ; Warsaw : Centre for Contemporary Art, Ujazdowski Castle, cop. 2007.

Bi hamarkadatan zehar Poloniako abangoardia-zinema definitu zuten zinegile eta artisten lana jorratzen duen argitalpena. Haien lanarekin batera, azken 15 urteotako nazioarteko beste artista batzuen ekarpenak ere biltzen dira, leku hauetan egin zen izen bereko erakusketan aurkeztu zirenak: CCA Ujazdowski Castle, Varsovia (2006/12/09-2007/02/28); Künstlerhaus Sttutgart, Alemania (2007/06/08-07/08); Rekalde Aretoa, Bilbo (2007/12/20-2008/03/30); eta Tate Modern, Londres (2008/04/21-04/27). Argitalpenak erakusketan parte hartu zuten artisten testuak biltzen ditu, baita beste hauenak ere: Lukasz Ronduda, Florian Zeyfang, Stefanie Peter, David Crowley, Jan Verwoert, David Curtis, Steven Ball, Anselm Franke, Leire Vergara, Michal Wolinski eta Axel John Wieder. Artisten ekarpenekin osatutako edizioak, zeina euskaraz, gaztelaniaz eta polonieraz irakur baitaiteke, Bilboko Rekalde Aretoan egon ziren sortzaileak ere jasotzen ditu. Iñaki Garmendiak 99 Red Love Balloons (2007) bideoari buruzko testu labur bat aurkezten du [82. or.].

2008

ARTIS Den Bosch fundazioaren Post-production programan parte hartu zuen (Holandan).

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→ NO R.S. Iruña/Pamplona, Moisés Pérez de Albéniz galeria, 2008ko urtarrila – otsaila.

NO R.S. erakusketaren gonbidapena. Iruña/Pamplona, Moisés Pérez de Albéniz galeria, 2008ko urtarrila – otsaila.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

“Goierri Konpeti” : Iñaki Garmendia y Asier Mendizabal. Bartzelona, Auditorio del MACBA- Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona, 2008ko otsailak 25.

→  Underdox : dokument und experiment München. Munich, Filmmuseum; Werkstattkino; Theatiner Filmkunst, 2008ko urriak 2 – 8.

“Iñaki Garmendia refleja en Iruñea el comportamiento de ‘elementos simples’ ante limitaciones técnicas”, in Gara, Donostia-San Sebastián, 2008/01/27, 62. or.

 

Iñaki Garmendiak Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galerian 2008ko urtarrilaren 26tik martxoaren 8ra aurkeztu zuen NO R.S. erakusketari buruzko prentsa-albistea. Bertan esaten denez, artistari interesatzen zaiona hauxe da: “‘narrazio oro’ ezabatzea, harriz betetako terreina bat edo beirazko botila batzuk bezain ‘hutsalak’ diren objektuen portaera ikusteko, argi-foku baten mugen aurrean.”

 

Iñaki Arzoz. “Iñaki Garmendia, en Iruñea : en el límite”, in Mugalari, Gara egunkariaren gehigarria, Donostia-San Sebastián, 2008/02/16, 10. or.

Iñaki Garmendiak 2008ko urtarrilaren 26tik martxoaren 8ra Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galerian eskaini zuen NO R.S. erakusketari buruzko kritika. Kritikariak dioenez, “galeria honetako espazioak ez zuen sekula Iñaki Garmendiaren lehen erakusketa honetan bezain itxura enigmatiko eta hondamenezkoa izan”. Artistak “eskulturaren eta sormenezko bideoaren arteko elkar-ukitze sotilari behatzera jolasten du, artearen edo artetzat jotzen den ez-artearen mugan, are kontzeptualismoaz harago, materialismo esperimental huts eta latz batean.”

Rosa Olivares (arg.). 100 artistas españoles = 100 spanish artists. Madril, Exit Publicaciones, 2008, 184 eta 447. or.

Jardunean dauden 100 artista espainiar aurkezten dituen argitalpena, estatuko hainbat komisariok eta 16 kritikarik osaturiko batzorde baten proposamenean oinarritua (Peio Aguirre, Juan Vicente Aliaga, David Barro, José Luis Brea, Fernando Castro Flórez, Estrella de Diego, Pedro de Llano, Iván de la Torre Amerighi, Rocío de la Villa, Celia Díez, Carolina García, Amber Gibson, Beatriz Herráez, Ana Martínez-Collado, Neus Miró, Frederic Montornés, Seve Penelas, Martí Peran, Luis Francisco Pérez, José Luis Pérez Pont, Mónica Portillo, Glòria Picazo, Laura Revuelta, Francisco Javier San Martín, Rosa Olivares, Sergio Rubira, Alberto Sánchez Balmisa, Chus Tudelilla). Rosa Olivares, José Luis Brea eta Juan Vicente Aliagaren atariko testuen ondoren, Iñaki Garmendiari dagokion fitxak Beatriz Herráezen testu bat dakar, bere itzulpen ingeles eta guzti, honako bideo hauen irudiekin batera: Harder, Better, Faster, Stronger (2004), Red Light/Straight Edge (2005) eta Kolpez Kolpe (2003) [184-187. or.]. Amaierako eranskinak artistaren biografia labur bat jasotzen du [447. or.].

2009

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→  Iñaki Garmendia : kolpez kolpe. Madril, Matadero-Centro de Creación Contemporánea, 2009ko ekainak 2 – 30.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  Itinerarios 2007/08 : XV becas de artes plásticas. Santander, Botín fundazioaren erakusketa-aretoa, 2009ko urtarrilak 23 – martxoak 15.

→  ARCOmadrid_[2009]. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Pamplona/Iruña), 2009ko otsailak 11 – 16

→   LOOP’09. International Festival & Fair for Videoart (“Delay Glass”). Bartzelona, Hotel Catalonia Ramblas : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Pamplona/Iruña), 2009ko maiatzak 28 – 30.

→  La condició de la imatge. Lleida, IEI-Institut d’Estudis Ilerdencs fundazioaren areto gotikoa, 2010eko abenduak 17 – otsailak 14.

ARCO ’09. Madril: ARCO/IFEMA, Feria de Madrid, 2009, 224 eta 578. or.

ARCO’09 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa, eta haren instalazioaren argazki batzuk agertzen dira. Kolpez Kolpe (2003) obraren irudi batzuk ere badakartza katalogoak, baita Carles Guerrak bideo hari buruz idatziriko testu bat ere [578. or.], azokako Zinema eremuan Carolina Grauren komisariotzapean esakiniriko proiekzioaren harira ondua.

Itinerarios 07-08 : XV becas de artes plásticas : Leonor Antunes, Christian Bagnat, Mira Bernabéu, Rafel G. Bianchi, Cabello-Carceller, Iñaki Garmendia, Carlos Irijalba, Isabel María, Renata Lucas. [Erakusketa-katalogoa]. [Santander], Fundación Marcelino Botín, [2009], 116 eta 188. or.

Marcelino Botín fundazioaren arte plastikoen beken XV. deialdian parte hartu zuten 9 artistak biltzen dituen argitalpena, artista haiek fundazioaren Santanderreko egoitzan 2009ko urtarrilaren 23tik martxoaren 15era egin zuten erakusketako irudi eta guzti. Nuria Enguita Mayo epaimahaikidearen testu bat jasotzen du –Ignasi Aballí, Lara Almarcegui eta Joan Bautista Peiró izan ziren bekak esleitu zituen epaimahaiko beste hiru kideak–, baita Iñaki Garmendiaren obra hauen irudiak ere: WFS (Esperando la señal) (2007-2008) eta WFS/WallRock-Noche (2008) [116-131. or.]. Mark Chandlerren ‘Stereo’ testua ere irakur daiteke [116. or.], baita artistaren curriculum bat ere [188. or.].

Selected #4 : Una font per els amants del videoart : a source for videoart lovers. [S.l.] : Screen Projects, [2009], 30. or.

Bartzelonako LOOP 2009 azokaren zazpigarren edizioaren batzordeak osaturiko argitalpena, sormenezko artean egindako lan berrien sorta bat biltzen duena, horien artean Iñaki Garmendiaren Kolpez Kolpe (2003), Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galeriak ordezkatua, bideoaren grabazio-setaren irudi batzuekin eta Carles Guerraren ingelesezko testu batekin batera [30-31. or.].

2010

Hangar-Contemporary Image Collective artistentzako egoitza-beka eman zioten Kairon.

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→   Iñaki Garmendia : kolpez Kolpe. Lleida, Centre d’Art La Panera, 2010eko martxoak 10 – apirilak 25.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  ARCOmadrid_[2010]. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua: Moisés Pérez de Albéniz galería (Madril), 2010eko otsailak 17 – 21.

→  Rock. Baiona, Musée Bonnat, 2010eko martxoak 12 – apirilak 26.

Rock erakusketaren gonbidapena. Musée Bonnat, 2010eko martxoak 12 – apirilak 26.

→  La sombra del habla : colección MACBA. Seul, National Museum of Contemporary Art of Korea, 2010eko uztailak 13 – urriak 3.

ARCOmadrid 2010. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid: Tf Editores, 2009, 194. or.

ARCO’2010 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa [194. or.].

“Kolpez Kolpe. Iñaki Garmendia sobre los denominadores comunes de la juventud”, in nexo5.com. Magacín digital de la cultura contemporánea, [Madril], 2010/03/16.

Lleidako Centre d’Art la Panera zentroko dokumentazio-zentroak 2005eko martxoaren 10etik apirilaren 25era antolatu zuen erakusketa-programaren barruan Iñaki Garmendiak erakutsi zuen Kolpez Kolpe lanari buruzko artikulua, artelanaren genesia eta artistaren obraren ezaugarri nagusiak azaltzen dituena.

La condició de la imatge. [Erakusketa-katalogoa]. Lleida, Institut d’Estudis Ilerdencs, Diputació de Lleida, cop. 2010.

Lleidako IEI-Institut d’Estudis Ilerdencs fundazioaren areto gotikoan 2009ko abenduaren 17tik 2010eko otsailaren 14ra egin zen La condició de la imatge erakusketaren katalogoa, non Carles Guerra, Vlad Nancă eta Asier Mendizabal eta Iñaki Garmendiaren obrak ikus baitaitezke. Goierri Konpeti (2001) bideoaren proiekzioaren argazki bat eta fotograma bat jasotzen ditu, baita erakusketaren komisario Carlota Gómezek obra hari buruz idatzitako katalanezko testu bat ere.

La sombra del habla : colección MACBA. [Erakusketa-katalogoa]. Seul, Kungnip Hyondae Misulgwan, cop. 2010, 194-195. or.

Koreako National Museum of Contemporary Art museoan (Seul, 2010/07/13-10/03) MACBA bilduma aurkezteko egindako erakusketaren kariaz argitaraturiko katalogoa. ‘El teatro y la actuación’ atalean, Iñaki Garmendiaren Kolpez Kolpe (2003) bideoaren hainbat fotograma erreproduzitzen dira [194-195. or.]. Katalogoak Soo-Jung Kang, Bartomeu Marí eta Ángela Molinaren saiakerak jasotzen ditu, gaztelaniaz eta koreeraz, haien ingelesezko itzulpenekin batera.

2011

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→   Iñaki Garmendia : katakrak. Bartzelona, Virreina Centre de la Imatge, 2011ko uztailak 14 – urriak 2.

Iñaki Garmendia : katakrak erakusketaren gonbidapena. Bartzelona, Virreina Centre de la Imatge, 2011ko uztailak 14 – urriak 2.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→   ARCOmadrid_[2010]. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua: Moisés Pérez de Albéniz galería (Madril), 2011ko otsailak 16 – 21.

→   1979 : un monument a instants radicals. Bartzelona, La Virreina Centre de la Imatge, 2011ko martxoak 11 – ekainak 12.

KATAKRAK: Iñaki Garmendia. [Erakusketa-katalogoa]. [Bartzelona]: Ajuntament de Barcelona, Institut de Cultura, 2011.

Iñaki Garmendiak Bartzelonako Virreina Centre de la Imatge zentroan Katakrak izenburpean eskaini zuen bakarkako erakusketaren (2011/07/14-10/02) katalogoa, non Peio Aguirreren ‘Metraje’ testua ageri baita, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez. Testuan, artistaren obraren azterketa bat egiten du Aguirrek, haren bideo batzuk –besteak beste S.T. (Orbea) (Orduña) (2007), Bolueta (2011), Kolpez Kolpe (2003) eta Harder, Faster, Better, Stronger (2004)– eta serie batzuk –besteak beste Txitxarro (2000)– abiapuntutzat hartuz. Horretaz gain, zuri-beltzezko irudi batzuk eta artistaren biografia txiki bat ere jasotzen ditu katalogoak.

Maite Garbayo. “Iñaki Garmendia: Katakrak” [Sareko baliabidea], in A*Desk. Bartzelona, 85. zk., 2011/09/27

Katakrak (2011/07/14-10/02) erakusketari buruzko artikulua, non, erakutsitako hainbat artelani buruzko iruzkinak egiteaz gain, artikulugileak hauxe adierazten baitu: “Garmendiaren bideoek zeinu-amalgama baten barrutik jarduten dute. Mass-medien garaiko mugimenduzko irudien nagusitasuna baliatzen dute, irudikapen-forma gailenak zalantzan jartzen ahaleginduz, eta irudikatze-ekintzaren beraren mugak eta aukerak arakatzen dituzte”.

ARCOmadrid 2011: 30 aniversario = 30 anniversary. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid: Ediciones del Umbral, 2011, 254. or.

ARCO’2011 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriako artista gisa [254. or.].

“Iñaki Garmendia, en Arco”, in El Diario Vasco, Donostia-San Sebastián, 2011/02/18

Iñaki Garmendiak Madrilgo Arco azokan Moisés Pérez de Albéniz galeriaren eskutik izan zuen parte-hartzea jorratzen duen prentsa-albistea. Garmendiak Sin título (Seis picos) eskultura erakutsi zuen azoka hartan. Artistaren hitzetan, ‘Robert Smithsonen obra baten berreraikuntza da, tamainaz hirukoiztua, modulu bakar batean eraikia, soinua eransten duten bozgorailuez osatua. (…) Nire erreferentzia handietako bat, nire lan artistikoan, hiri inguruko (underground) musikarekin zerikusia duen guztia da’.

Entre chien et loup : Meana Larrucea Bildumako artelanak. [Madril], Iberdrola, 2011, 264-265. or.

Bilboko Iberdrola dorrean 2013an Meana-Larrucea bildumako 66 obra bilduz eskaini zen Entre chien et loup erakusketaren katalogoa. Guillermo Paneque, Javier Montes, Gérard Wajcman eta Xabier Sáenz de Gorbearen testuez eta irudiez osaturiko saiakera moduan dago antolatuta, eta Iñaki Garmendiaren S/T. Txitxarro (Testigos Dos y Uno) (2010) artelana jasotzen du [264-265. or.].

2012

Bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen:

→   Octava lección : entre una imagen y una cosa, lo que queda es trabajo. Bilbo, Bulegoa z/b, 2012ko abenduak 16.

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→   ARCOmadrid 2012. Madril, Ifema : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Pamplona/Iruña), 2012ko otsailak 15 – 19

→    Materiality [Alternativa 2012 : International Visual Arts Festival]. Gdansk, Hall 90B, 2012ko maiatzak 25 – irailak 30

→    Gravity & Disgrace ep. II. Santiago de Compostela, CGAC-Centro Galego de Arte Contemporánea, 2012ko uztailak 13 – irailak 30;

→   Montaje de atracciones : tirar del hilo : colección ARTIUM = Atrakzioen muntaketa : haritik tiraka : ARTIUM kolekzioa = Montage of attractions : pull the thread : ARTIUM collection. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM-Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, 2012ko urriak 5 – 2013ko urtarrilak 6.

Iñaki Garmendia. Octava lección: entre una imagen y una cosa, lo que queda es el trabajo. [Sareko baliabidea]. Bilbo: Bulegoa z/b, 2012.

Bilboko Bulegoa z/b ekimenak antolatutako zortzigarren ikasgaiaren aurkezpen-testu laburra. Ikasgaia, Entre una imagen y una cosa, lo que queda es el trabajo izenburukoa, Iñaki Garmendiak eman zuen 2012ko abenduaren 16an.

ARCOmadrid 2012: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid, 2012, 256. or.

ARCO’2012 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa [256. or.]

Miren Jaio. Estanpa bilduma : ikusizko artea Euskal Herrian = colección de estampas : las artes visuales en el País Vasco = a collection of prints : visual arts in the Basque Country. Donostia-San Sebastián, Etxepare Euskal Institutua = Instituto Vasco Etxepare = Etxepare Basque Institute, L. G. 2012.

Euskal Herrian egindako estanpen bilduma bat aurkezten duen argitalpena, Miren Jaiok osatua. Egileak idatzitako testuan, gaiari buruzko azterketa kronologiko bat eskaintzen du. Iñaki Garmendiaren Kolpez Kolpe (2003) eta Red Light/Straight Edge (2005) lanak aipatu eta iruzkintzen ditu [64. or.], azken horren irudiak ere eskaintzen dituelarik. Testuaren ingelesezko bertsioa ere badakar. Deskargatu.

Materialnosc = Materiality. [Erakusketa-katalogoa – CD(.pdf)]. [Gdansk], [s.n.], 2012, 3, 5, 47 eta 125. or.

Materiality erakusketaren katalogo elebiduna, polonieraz eta ingelesez. Erakusketa hura Poloniako Gdansk hiriko Hall 90B aretoan egin zen (2012/05/25-09/30), Alternativa 2012 erakusketa-zikloaren barruan, zeinak, Aneta Szylak, Arne Hendriks, Inés Moreira eta Leire Vergararen komisariotzapean, nazioarteko hogeita hamarren bat artista bildu baitzituen. Katalogoak erakusketaren plano bat eta komisarioen atariko testuak jasotzen ditu, baita Iñaki Garmendiaren S.T. Orbea (2007) bideoaren hainbat irudi eta hari buruzko testu bat ere, non hauxe aipatzen baita: “Artelanak filmatze-modu aski estruktural/material bati jarraituz arakatzen du objektuaren espezifikotasuna, nolabait esatearren, narratiba saihesten den eta kameraren erabilera operazio formal bilakatzen den prozesu batean” [47. or.]. Artistaren ohar biografiko labur bat ere badakar [125. or.].

2013

Bakarkako erakusketa hauek aurkeztu zituen:

→   Police/car. Madril, Moisés Pérez de Albéniz galeria, 2013ko maiatzak 25 – uztailak 1.

Police/car erakusketaren gonbidapen-Posterra, prentsa oharra eta erakusketaren irudiak. Madrid, Galería Moisés Pérez de Albéniz, 25 mayo – 1 julio 2013.

→   Cine de acción. Camina o reinventa : culpa, crimen y narración : primera parte : Navidades de la Tierra (reconstrucción). León, MUSAC-Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León, Laboratorio 987, 2013ko abenduak 12.

Está presente en las siguientes exposiciones colectivas:

→   ARCOmadrid 2013 : Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril), 2013ko otsailak 13 – 17.

→    Europa Konstelazioa = Constelación Europa = Constellation Europa. Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa = Museo San Telmo, 2013ko otsailak 21- apirilak 21

→   Entre chien et loup : obras de la Colección Meana Larrucea. Bilbo, Iberdrola dorrea, 2013ko martxoak 18 – maiatzak 31.

→    Tesoro público : (economías de realidad) : Colección Artium = Herri-altxorra : (errealitate-ekonomiak) : Artium Bilduma = Public treasure : (economies of reality) : Artium Collection. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM-Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo = Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Hegoaldeko Aretoa, 2013ko urriak 4 – 2014ko irailak 14.

→    Estampa, arte múltiple : 21ª Feria Internacional de Arte Múltiple Contemporáneo = 21th International Contemporary Multiple Art Fair. Madril, Matadero : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril) 2013ko urriak 10 – 13.

→   Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria : prozesua eta metodoa. Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa, 2013ko urriak 31 – 2014ko otsailak 16.

Guggenheim Bilbaoren irudiak.

Iñaki Garmendia. Police/Car. [Prentsa-oharra]. Madril: Galería Moisés Pérez de Albéniz, 2013.

Iñaki Garmendiak Madrilgo Moisés Pérez de Albéniz galerian 2013ko maiatzaren 25etik uztailaren 1era eskaini zuen Police/Car erakusketari buruzko prentsa-oharra. Azaltzen duenez, Police/Car instalazioak artelanen multzoa egituratzen du, eta hainbat ihes marraztuz joaten da multzora sartzeko eta multzotik ateratzeko zuloekin. Serie bakoitza, kontrapuntu-teknika erabiliz, modu osatugabe eta zatituan erakusten da; horrela, irudi bakoitzak berezkoa duen oinarri testuala apurtu nahi izan du artistak, modu horretan irudiak berak ekoizten dituen hutsak azalarazteko.

“El artista Iñaki Garmendia participa mañana en el ciclo ‘Cine de Acción. Camina o reinventa’ del Musac” [Sareko baliabidea], in Diario de León, León, 2013/12/11.

Iñaki Garmendiak León hiriko Musac museoko Laboratorio 987 delakoan izan zuen parte-hartzeari buruzko prentsa-artikulua. Garmendiak Culpa, crimen y narración lana aurkeztu zuen ‘Cine de acción. Camina o reinventa’ zikloaren programazioaren barruan. Haren proposamena, Navidades en la Tierra izenekoa, aurrez instalaturiko gailu tekniko batetik abiatzen da: bata bestearen ondoan kokaturiko bi bideo-kanal, argi berdea ematen duten bi laukizuzen narratzaile baten ahotsaz lagunduak. Haien bidez, ikuslea denbora-forma programatu baten pean jartzen da.

S.T. Orbea (Orduña). Iñaki Garmendia. [Sareko baliabidea (osatze-bidean)]. Bartzelona: Fundación Macba, 2013.

Iñaki Garmendiaren S.T. Orbea (2007) bideoaren fitxa, Bartzelonako MACBA museoaren webgunean, museoak 2013an eskuratu baitzuen bideoa. Hauxe esaten da fitxa teknikoarekin batera datorren testuan: ‘Artelanaren izaera antinarratiboa dela-eta, obra autorreferentziala bihurtzen da azkenean, eta bizikleta eskultura bilakatzen da. Lilura moduko bat ageri da ST. Orbearen formen aurrean; forma horiek irudi abstraktu eta aldi berean hiperrealistekin aurkezten dira. Lehen planoek loturarik gabeko puskak erakusten dituzte, itxuraz abstraktuak, baina zati guztiek osotasun ezaguterraz bat osatzen dute, zeina hain modu xehean izan baita aztertua non hiperrealistatzat jo bailiteke.’

ARCOmadrid 2013: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCO/ IFEMA, Feria de Madrid, cop. 2013, 222. or.

ARCO’2013 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa [222. or.].

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria: proceso y método = process and method. [Erakusketa-katalogoa]. Bilbo: Guggenheim Bilbao, 2013, 16, 28, 120 eta 126. or.

Guggenheim Bilbao Museoak Iñaki Garmendia, Erlea Maneros Zabala eta Xabier Salaberria artisten ibilbideari eskainita antolatu zuen erakusketaren katalogoa. Erakusketa, Prozesua eta metodoa izenburukoa, 2013ko urriaren 31tik 2014ko otsailaren 16ra egon zen ikusgai, eta Lucía Aguirrek eta Álvaro Rodríguez Fominayak komisariatu zuten. Katalogoak, komisarioen atariko testuen ondoren, Tanja Baudoinen testu bat dakar, ‘El encuentro con el cuerpo: lenguaje y fisicidad en las películas de Iñaki Garmendia’ izenburua duena eta hainbat ilustrazio jasotzen dituena [16-27. or.]. Ondoren, erakutsitako obren irudiak agertzen dira: Kolpez Kolpe (2003); Red Light/Straight Edge (2006); S/T Orbea (Orduña) (2007); NO R.S. (99 Red Love Balloons) (2008); Txitxarro (2000); Sin título (seis picos) (2011); CCC-MT* (All The Measures Are Taken) (2011); Bozo (1998/2013); Bomber (2013); Faux Départs (2012); Villas Vascas (Villas Basques); eta Ikaraundi-EQDALOS (Cabeza arrodillada contra la pared) (2013), azken hori berariaz sortua museoaren bilduma iraunkorrerako [28-53. or.]. Katalogoaren amaieran, biografia txiki bat [120. or.] eta erakusketan egon ziren artelan guztien zerrenda [126. or.] ikus daitezke.

 

Efectos de superficie. Iñaki Garmendia y Leire Vergara. [Elkarrizketa argitaragabea]. [Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2013].

Leire Vergara eta Iñaki Garmendiaren arteko elkarrizketa, Guggenheim Bilbao Museoan 2013ko urriaren 31tik 2014ko otsailaren 16ra eskaini zen Garmendia. Maneros Zabala. Salaberria. Prozesua eta metodoa erakusketaren harira egina, azkenean argitaratu gabe geratu zena. Garmendiak bere lan-prozesuaz dihardu, gidoiaren garrantziaz, bere obra batzuen arteko harremanez, testuaren eta irudien arteko elkarrekikotasunez eta objektuaren eta subjektuaren arteko tentsioez.

Juan Pablo Huércanos. “El aura y la huella. Iñaki Garmendia revisa a Oteiza y Sarriegui”. [Sareko baliabidea]. Altzuza: Oteiza Museoaren bloga, 2013/12/17. [Gaur egun saretik kanpo]

Iñaki Garmendiaren Ikaraundi-EQDALOS artelanaren inguruko artikulua. Obra hori berariaz egin zuen artistak Garmendia. Maneros Zabala. Salaberria. Prozesua eta metodoa erakusketarako, zeina Guggenheim Bilbao Museoan egon baitzen ikusgai 2013ko urriaren 31tik 2014ko otsailaren 16ra. Artikulugilearen arabera, ‘busto errealaren galera, absentzia, baina haren irudiaren, irudikapenaren iraunkortasun edo pregnantzia da Garmendiak gauzaturiko proiektuaren abiapuntua. Oihartzunez beteta dago, eta eskulturaren funtsaren inguruan giltzarri diren hainbat auzi jorratzen ditu. Horrek guztiak Oteizaren eta Sarriegiren bizitza gorabeheratsuekin lotzen du.’ Testuarekin batera, artikulugileak hainbat irudi historiko eskaintzen ditu, baita Garmendiaren artelanarenak ere.

Mikel Onandia. “Birsortzea, jabetzea eta interpretatzea”, in Berria, Andoain, 2013/12/07.

Guggenheim Bilbao Museoan eskaini zen Garmendia. Maneros Zabala. Salaberria. Prozesua eta metodoa (2013/10/31-2014/02/16) erakusketaren kritika. Garmendiaren obrei buruz, honako hau esaten da: ‘Narratiboagoa da Garmendiaren lana; bideo ugari bildu dituzte, intrahistoria eta subkultura lokala hizpide direlarik nagusiki. Hainbat lan zuzen eta interesekoak dira, hala nola eraldatutako kartografiak, Txitxarro (2000) seriea eta Kolpez kolpe (2003) ikus-entzunezkoa; baina oraingoan ere museorako gauzatu lana nabarmenduko nuke, EQDALOS (burua paretan kontra belaunikatua), Jose Sarriegi pintoreari Oteizak eskainitako eskultura galduaren gaineko berreraikuntza dotorea, bigarren mailako arrazoiengatik zeresana eragin duena.’

“Enfado del artista Iñaki Garmendia con el Guggenheim por no exponer una de sus obras”, in naiz.info, 2013/10/30.

Iñaki Garmendiak Guggenheim Bilbao Museoaren aurka erakutsi zuen haserrea jasotzen duen prentsa-albistea. Garmendiaren eta museoaren arteko tirabirak Ikaraundi-EQDALOS obrak eragin zituen, artistak Garmendia. Maneros Zabala. Salaberria. Prozesua eta metodoa (2013/10/31-2004/02/16) erakusketarako berariaz sortu zuen artelanak.

Estampa, arte múltiple : 21ª Feria Internacional de Arte Múltiple Contemporáneo = 21th International Contemporary Multiple Art Fair. [Erakusketa-katalogoa. CD-(.pdf)]. Madril, Matadero, 2013, 81. or.

2013ko urriaren 10etik 13ra Matadero Madrid zentroan egin zen 21ª Feria Internacional de Arte Múltiple Contemporáneo Estampa azokaren pdf katalogoa. Iñaki Garmendia aipatzen da Moisés Pérez de Albéniz galeriak aurkeztu zuen artista gisa [81. or.].

Arte español contemporáneo, 1992-2013. [Madril], La Fábrica, 2013, 128, 328-329 eta 347. or.

Rafael Doctor Roncerok zuzenduriko argitalpena, azken bi hamarkadetako arte espainiarraren kartografia posible bat eratzeko baliozko tresna izatea xede duena. Hamar kapitulu tematiko ditu, honako autore hauek idatziak: Juan Antonio Álvarez Reyes, Glòria Picazo, Álvaro de los Ángeles, Rafael Doctor Roncero, Tania Pardo, Sergio Rubira, Óscar Alonso Molina, Beatriz Herráez, Manuel Segade eta David Barro. Beatriz Herráezek, “Estrategias narrativas” izeneko testuan, Iñaki Garmendiaren Kolpez Kolpe (2003) proiektua aztertzen du, obraren display bat erreproduzituz [328-329. or.].

The Europe(n) Book. [Berlin], jovis Verlag Gmbh, 2013, pp. 172-183.

Europe To The Power of (n) proiektuaren katalogoa, zeinetan Europako ideaiari buruz hausnarketa bat burutzen zen. Europako hiri ezberdinetan erakusketak burutu ziren, haien artean, Donostiako San Telmo Museoan. San Telmoko erakusketa kolektiboak Europa Konstelazioa izan zuen izenburutzat eta Iñakik Kolpez/kolpe (2013) erakutsi zuen.

2014

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  ARCOmadrid 2014 : Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua: Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril), 2014ko otsailak 19 – 23.

→  Artea oinez ’14. Pamplona/Iruña, Zitadelako Arma Aretoko Ganbara, 2014ko apirilak 4 – 27.

→  Suturak : cerca a lo próximo. Donostia-San Sebastián, Museo San Telmo = San Telmo Museoa, 2014ko urriak 24 – 2015eko urtarrilak 25.

ARCOmadrid 2014: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCO/IFEMA, Feria de Madrid, cop. 2014, 342. or.

ARCO’2014 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa [342. or.]

Suturak: Cerca a lo próximo. [Erakusketa-katalogoa]. [Donostia / San Sebastián]: San Telmo Museoa, 2014, 7, 47-49 eta 112. or.

Donostiako San Telmo museoak Gasteizko Artium Museoarekin lankidetzan antolatu zuen Suturak. Cerca a lo próximo erakusketaren gida. Erakusketa, San Telmo museoan ikusgai 2014ko urriaren 25etik 2015eko urtarrilaren 25era, Xabier Sáenz de Gorbeak eta Enrique Martínez Goikoetxeak komisariatu zuten, eta ehun bat euskal artista garaikideren obrak bildu zituen. Iñaki Garmendiak Villas Vascas (Serie I-IV) (2013) artelana erakutsi zuen erakusketan, eta argitalpen honek lan haren ilustrazio bat jasotzen du, baita hari buruzko testu bat [47. or.] eta artistari buruzko biografia txiki bat ere [112. or].

Tesoro Público (economías de realidad) [Erakusketa-katalogoa]. [Vitoria-Gasteiz], Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, 2014, 290. or.

Tesoro público erakusketaren kariaz argitaratutako katalogoa. Erakusketa Gasteizko Artium Museoan egin zen (2013/10/04-2014/09/14) Juan Luis Morazaren komisariotzapean, eta, museoak ondare komuna sortzeko eta garatzeko leku moduan izan beharko lituzkeen funtzioen inguruan hausnartzeko xedez, museoaren bildumako 350 bat artelan bildu zituen. Aretoen argazkiekin eta komisarioaren testuekin batera, katalogoak erakusketarako hautatutako artelanen fitxa teknikoak jasotzen ditu, horien artean Iñaki Garmendiaren Izenik Gabe/Sin título (seis picos) (2011) lanarena [290. or.].

Xabier Sáenz de Gorbea. “Los recovecos de la memoria”, in Deia, 2014/02/01, 70. or.

Guggenheim Bilbao Museoan egin zen Garmendia. Maneros Zabala. Salaberria. Prozesua eta metodoa (2013/10/31-2014/02/16) erakusketaren kritika. Iñaki Garmendiari dagokionez, kritikariak hauxe dio: ‘Absente dagoen hori Oteizak eginiko Sarriegiren buruaren oroipenean filtratzen du Garmendiak, buru hari buruz argazki baten informazio laburra baino ez baita geratzen. Garmendiaren planteamendua metodikoa, serioa eta zuhurra da. Oinarri dokumental baten zehaztasuna du, eta unibertso hermetiko batean sartzearen inpresioa’.

2015

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  M/Other Tongue. Londres, Tenderpixel Contemporary Art Gallery, 2015eko urtarrilak 23 – 2015eko otsailak 28

Tenderpixelen irudiak.

→  Elecciones afectivas : [expediente I/B]. Durango, Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango, 2015eko otsailak 5 – 8.

→  Artea Oinez’15. Pamplona/Iruña, Zitadelako Ganbara, 2015eko apirilak 10 – maiatzak 3; Elizondo, Arizkunenea Kultur Etxea, 2015eko maiatzak 6 – 21.

→  Punk : sus rastros en el arte contemporáneo. Móstoles, CA2M-Centro de Arte Dos de Mayo, 2015eko martxoak 25 – urriak 4; Vitoria-Gasteiz, ARTIUM-Arte Garaikideko Euskal Zentroa, 2015eko urriak 23 – 2016ko urtarrilak 31; MACBA-Museu d’Art Contemporani de Barcelona, 2016ko maiatzak 13 – irailak 25.

M/Other Tongue. Londres : Tenderpixel & Tenderbooks, 2015, 2 eta 18. or.

M/Other Tongue erakusketaren harira kaleraturiko argitalpena. M/Other Tongue erakusketa Londreseko Tenderpixel Contemporary Art Gallery galerian egin zen 2015eko urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra, Sabel Gavaldonen komisariotzapean, eta nazioarteko bost artistaren obrak erakutsi ziren. Komisarioaren hitzaurre baten ondoren, Iñaki Garmendiari buruzko testu motz bat irakur daiteke [18. or.], haren Kolpez Kolpe (2003) obra aurkezten duena. Ekitaldi-programa bat ere jasotzen da, non Gauaz parke batean irakurketa performatiboa iragartzen baita, Iñaki Garmendiak Itziar Bilbao Urrutiaren laguntzaz egina [2. or.].

Elecciones afectivas. [Erakusketa-katalogoa]. Durango, Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango, 2015, 24. or.

Elecciones afectivas [Expediente I/B] erakusketaren katalogoa. Erakusketa hark Ipiña-Bidaurrazaga bildumaren zati bat aurkeztu zuen, Xabier Sáenz de Gorbearen komisariotzapean, Durangoko Arte eta Historia Museoan (2015/02/05-03/08). Komisarioaren testu motz baten ondoren, erakusketan ikusgai egon ziren 39 artelanak ilustratzen ditu katalogoak, horien artean Iñaki Garmendiaren Villas Vascas, PL-28 (2013) seriea [24. or.].

Artea Oinez ’15. [Erakusketa-katalogoa (CD-.pdf)]. Baztan, Baztango Udala; Pamplona/Iruña, Ayuntamiento de Pamplona = Iruñako Udala, 2015, 56. or.

Artea Oinez’15 erakusketaren katalogoa, pdf formatuan. Erakusketa hura Iruñeko Zitadelako Ganbaran egin zen (2015/05/06-21), 2015ean Baztanen ospatu zen Nafarroa Oinezen kariaz. Katalogoan Iñaki Garmendiaren Titulorik Gabe P/A II (a mí a ti) (2015) artelana ageri da [56. or.].

 

Punk : sus rastros en el arte contemporáneo. [Erakusketa-katalogoa]. Madril, Comunidad de Madrid ; Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2015, 78, 90 eta 92. or.

Punk. Sus rastros en el arte contemporáneo erakusketaren katalogoa. Erakusketa David G. Torresek komisariatu zuen, eta honako leku hauetan egon zen ikusgai: Móstoles herriko CA2M-Centro de Arte Dos de Mayo zentroan (2015/03/25-10/04), Gasteizko Artium Museoan (2015/10/23-2016/01/31) eta Bartzelonako MACBA museoan (2016/05/13-09/25). David G. Torres, Glòria Guso, Eloy Fernández Porta, Iván López Munuera eta Servando Rocharen testuak jasotzen ditu, gaztelaniaz eta ingelesez, non egileek hainbat ikuspuntutatik eta erakusketarekin lotuta aztertzen baitute punka. Iñaki Garmendiaren Kolpez Kolpe (2003) obraren instalazioa ageri da [78. or.].. Deskargatu.

Iñaki Garmendia. ‘Systema, seguido de “Qué difícil es ser un dios”’. [Hitzaldia]. Kalostra, Donostia-San Sebastián, 2015/08/21.

Iñaki Garmendiak Donostiako Kalostra arte-eskolako Incurso programaren barruan emandako hitzaldia.

THE. [Fanzinea]. Londres, Erresuma Batua ; Tenderpixel, 2015.

Londreseko Tenderpixel galerian egindako M/Other Tongue erakusketa kolektiboarekin batera argitaratutako fanzinea.

2016

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

→  ARCOmadrid 2016. Madril, Feria de Madrid : Moisés Pérez de Albéniz galería (Madril), 2016ko otsailak 24 – 28

→  Artea Oinez ’16. Pamplona/Iruña, Zitadela, Arma Aretoa, 2016ko apirilak 22 – maiatzak 22.

→  IX. AMP “Historia”. German Andino, Iñaki Garmendia, Onintza Etxebeste.  Bilbao, Okela Sormen Lantegia, 18 Junio.

→  21 urte, 21 artista : Xabier Saenz de Gorbearen omenez. Zarautz, Sanz Enea Kultur Etxea, 2016ko ekainak 3 – uztailak 10; Bilbo, Windsor Kulturgintza, 2016ko irailak 8 – 30.

→  1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-etena. [Donostia / San Sebastián 2016 : Bake-ituna : Ikerketa-kasua]. Vitoria-Gasteiz, ARTIUM-Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, 2016ko abuztuak 11 – azaroak 1; Bartzelona, Fundació Antoni Tàpies, 2016ko azaroak 11 – 2017ko urtarrilak 15.

ARCOmadrid 2016: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid, 2016.

ARCO’2016 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa.

1989 : Aljerreko elkarrizketen ondoren : delirioa eta su-etena = tras las conversaciones de Argel : delirio y tregua. [Erakusketa-katalogoa] Donostia-San Sebastián, Donostia/San Sebastián 2016, 2016, 32. or.

1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren : delirioa eta su-etena erakusketaren katalogo txikia. Erakusketa hura Gasteizko Artium Museoan (2016/08/11-11/01) eta Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies fundazioan (2016/11/11-2017/01/15) eskaini zen, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua ekimenaren Bake-ituna proiektuaren baitan. Katalogoak Carles Guerraren testu bat dakar, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, baita erakusketan ikusgai egon ziren artelanen zerrenda eta erreprodukzioak ere. Horien artean ageri dira Iñaki Garmendiaren Txitxarro (2000), Planos I y II (Verja) (2011) eta Planos líneas montañas III (2011) [32. or.]. Deskargatu.

2017

Erakusketa hauetan parte hartu zuen:

→  ARCOmadrid 2017. Madril, Juan Carlos I azoka-eremua: Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril), 2017ko otsailak 22 – 26.

→  Artea Oinez ’17. Pamplona/Iruña, Kondestablearen Jauregia, 2017ko apirilak 7 – maiatzak 6.

→  Levanta el telón = Raise the curtain. Madril, Moises Pérez de Albeniz galeria, 2017ko azaroak 18 – 2018ko urtarrilak 13.

ARCOmadrid 2017: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid, 2017.

ARCO’2017 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa.

Raise the curtain. [CD-(.pdf)]. [Madril, Moisés Pérez de Albéniz], 2017.

Raise the curtain erakusketaren katalogoa, pdf formatuan. Erakusketa Madrilgo Moisés Pérez de Albéniz galerian egin zen, Antoine Henry Jonquèresen komisariotzapean (2017/11/18-2018/01/13). Parte hartu zuten hogeiren bat artisten lanen artean, katalogoak Iñaki Garmendiaren Plans (Fence) (2011) obra erreproduzitzen du, eta azalpen-testu labur bat ere eskaintzen du, ETAren bonba batek suntsitu zuen Txitxarro diskotekaren hesian inspiraturiko artelana esplikatuz.

 

Javier Viar. Historia del arte vasco: de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbo: Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017, II. liburukia, 589, 923, 1093, 1113, 1135, 1151-1158, 1183 eta 1188. or.

Javier Viarrek euskal artearen historiaz idatzitako lana, bi liburukitan banatua, gerraostetik gaur egunerainoko 300dik gora artistaren lana biltzen duena. Tartean, Iñaki Garmendiaren ibilbidea deskribatzen du, modu kronologikoan, artistaren prestakuntzatik hasiz eta 2013ra arteko obra eta erakusketa nagusiak aztertuz. Izarra (2005) [403. irudia; 1155. or.] eta Sin título (verja) (2011) [404. irudia; 1156. or.] artelanak erreproduzitzen ditu.

 

2018

Erakusketa hauetan parte hartu zuen:

→  ARCOmadrid 2018. Madril, Ifema : Moisés Pérez de Albéniz galeria (Madril), 2018ko otsailak 21 – 25.

→  68aren ostean: artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018. Bilbo, Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2018ko azaroak 7 – 2019ko apirilak 28.

ARCOmadrid 2018: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid, 2018, p. 336.

ARCO’2018 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriaren standean egon zen artista gisa [336. or.].

68aren ostean: artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 [Erakusketa-katalogoa]. Bilbo: Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018, 103, 115, 116, 231 eta 281. or.

68aren ostean erakusketaren katalogoa. Erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen [2018/11/07-2019/04/28], eta Euskal Herriko azken bost hamarkadetako praktika artistikoen berrikuste bat eskaini zuen. 150 bat artelan bildu ziren, Miguel Zugaza, Miriam Alzuri eta Begoña Gonzálezen komisariotzapean. Katalogoak Iñaki Garmendiaren S.T. Orbea (2007) bideoaren irudi bat dakar [231. or.]. Peio Aguirreren “Periodizando los años noventa. Sujetos deseantes” kapituluan, berriz, Kolpe Kolpe (2002-2003) artelana aipatzen da, haren irudi batekin batera [103. or.], eta Miren Jaiok, “Desde aquí hasta el fin del mundo. 2008-2018” kapituluan, Garmendiak Bartzelonako Palau de la Virreina jauregian 2008an eskaini zuen katakrak erakusketari buruz dihardu, han erakutsi ziren bi obra hauen irudiak erreproduzituz: Líneas de montaña (I-IV) eta Sin título (verja) [115-116. or.]. 2013an Guggenheim Bilbao Museoan eginiko Garmendia; Maneros Zabala; Salaberria. Prozesua eta metodoa erakusketaren katalogoaren azala ere ageri da [281. or.]. Mikel Onandiak eginiko kronologiak Garmendiaren erakusketa eta proiektu nagusien erreferentziak jasotzen ditu [400, 421, 428, 440, 443, 445, 451, 465, 469, 472, 476, 478, 479, 481, 482, 483, 487, 499, 503 eta 505. or.].

2019

Suturak: Cerca a lo próximo. [Donostia / San Sebastián]: San Telmo Museoa, 2019, 70-71; 144. or.

Suturak erakusketa-proiektua osatzen eta burutzen duen argitalpena. Erakusketa 2014an egin zen, Donostiako San Telmo museoan, eta liburu hau bost urte geroago argitaratu zen. Enrique Martínez Goikoetxea eta Xabier Sáenz de Gorbea komisarioen testuak jasotzen ditu, baita erakusketaren bisita iruzkindu baten transkripzioa ere, Xabier Sáenz de Gorbeak egina, non Iñaki Garmendiaren Villas Vascas (Serie I-IV) (2013) artelana aztertzen eta erreproduzitzen baita [70-71. or.]. Testuen ingelesezko itzulpena ere badakar.

2020

Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen:

 

→  ARCOmadrid 2020, Madril, IFEMA Feria de Madrid : Moisés Pérez Albéniz galeria (Madril), 2020ko otsailak 26 – martxoak 1.

→  Artea Oinez 2020. Pamplona/Iruña, Kondestablearen Jauregia, 2020ko uztailak 24 – abuztuak 30.

ARCOmadrid 2020: Feria Internacional de Arte Contemporáneo = International Contemporary Art Fair. [Online bertsioa] Madril: ARCOmadrid/Ifema, Feria de Madrid, 2017, 328. or.

ARCO’2020 Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren katalogoa, non Iñaki Garmendia aipatzen baita Moisés Pérez de Albéniz galeriako artista gisa [328. or.].

2021

Bakarkako erakusketa hauek aurkeztu zituen:

→  Ratatatatat, Atoi, Tractora Koop. E.ren egoitza berria, Bilbao,  Ekainak 26 -Urriak 30, 2021.

Ratatatat erakusketaren irudiak. Argazkiak Mikel Eskauriaza

FOKU: Iñaki Garmendia. [Sareko baliabidea]. 

🙂

Gorka Arrese. “Igeltsuaren forma organikoak”, Berria,  2021/09/10, 10. or.

Gorka Arresek Iñaki Garmendiak Atoin erakusgai duen “Ratatatat “erakusketaren inguruan egiten du gogoeta eta Iñaki Garmendiarekin eukitako elkarrizketaren zenbait zehaztasun agertzen dira.

Jone Alaitz Uriarte. “Pogoak, rallyak eta ur sakonak”, Argia, 2021/10/17

“Pogoak, rallyak eta ur sakonak” izenburutzat duen artikulu honetan, Jone Alaitz Uriartek Iñaki Garmendiak Atoin erakusgai duen “Ratatatat “erakusketaren inguruan egiten du gogoeta, foku.info webgune honetan ikusgai izan diren bideo lan ezberdinak barne.

Jone Gartzia Gerra. “Traktorearen atoia”, Ortzadar – Deia,  2021/10/30, 02. or.

Jone Gartziak Atoi eta Iñaki Garmendiak Atoin erakusgai duen “Ratatatat “erakusketaren inguruan idatzitako artikulua.

Pablo Marte. “#02: Ratatatat, Iñaki Garmendia”.  Basilika – Sector Conflictivo. Podkast, 85min. 31 seg.

Pablo Martek Iñaki Garmendiak Atoin ekoiztu eta erakutsitako “Ratatatat” erakusketari eskaintzen dio Basilikako “Sector Conflictivo” atalaren bigarren podkasta: “#02: Ratatatat, Iñaki Garmendia”. Bi elkarrizketa saioren ondorioz ekoiztua, bata Consonnin eta bestea Atoin, Iñakiren lanaren eta lan metodologiaren inguruan hausnarketa sakon eta eskuzabala eskaintzen du. Podkast honetan entzun daiteken musika Iñakik 2007-2008an Polonian ekoiztutako audio pista bik osatzen dute, hango Euskal Rock Erradikalaren baliokidetzat jo litekeen Fala musika formadunak.