2013an, Amaia Urrak berreskuratu egin zuen ikusten ari dena izendatzeko teknika, aurrez Pantalón Vaquero eta Muleta Gris lanetan erabilia, Una vuelta-ta sortzeko. Performance honetan, publikoa Amaiarekin batera abiatzen da hirian zeharreko paseo batean. Ibili bitartean, Amaiak kantu-marmar leun bat inprobisatzen du arreta ematen dioten gauzak izendatzeko. Obra honen denborazkotasuna erlaxatua da, eta ibilaldiaren moteltasuna bat dator doinuaren erritmoarekin. Amaiaren ahotsak gidatzen du publikoaren begirada, intimitatea partekatzen duen tonu lasai eta ia berebaitaratu batean. Horretarako, ahotsa ozendu beharrean, Amaiak megafonia-sistema eramangarri bat erabiltzen du, aukera ematen diona xuxurlaren eta kantuaren arteko ahots hori anplifikatzeko, ahoa mikrofonotik gertu-gertu jarrita. Ahots-teknika zehatz hori beste lan askotan ere baliatzen du oraindik.

Amaiak bere obra askotan erabiltzen duen intonazioa neutroa da, «baina ez lehorra», (ia) emoziorik gabea, eta horrek urruntze intimo baten efektua eragiten du, printzipioz kontrakoak diren bi tasunen arteko aukera-espazio bat sorrarazten duena. For More Than One Voice: Toward a Philosophy of Vocal Expression (2003) liburuan, Adriana Cavarerok gorputz bakoitzaren berezitasunean eta giza harremanetan oinarrituko den ahotsaren ontologia bat proposatzen du. Adrianarentzat, ontologia hori alternatiba bat litzateke filosofia-tradizio mendebaldarrean ahotsa (phone) abstrakzio-esanahiaren (logos) mende jartzeko joera tradizionalarentzat. Cavareroren teorizazioaren arabera, bokalizazio intimoak (marmarrak, xuxurlak edo maitaleen edo ama-haurren arteko kantak) uko egiten dio diskurtso politiko edo informatiboaren funtzio publikoari, eta gorputzen arteko harreman hutsean berebaitaratzen da. Ahotsak, hala, ukimenarekin edo haptikarekin lotutako tasun bat hartzen du. Frondoso Matorral testuan ere jorratzen du Amaiak ezaugarri hori.

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Calle Aldamar (2012), Pantalón Vaquero (2012), Muleta gris (2012), Berio Pasalekua (2014)

2013
→ Una cuadra. Líneas de acción, Casa Maauad, Ciudad de México. 

Líneas de acción Maite Garbayo-k komisariatutako performance-zikloa izan zen. Una cuadra Una vuelta-ta seriearen parte da. Una vuelta-ta seriean, Amaia Urrak Pantalón vaquero eta Muleta gris (2012) lanetan hasi zuen lana garatzen du. Iprobisazio kantatua eta zuzenekoa proposatzen du, non Amaiak buelta edo paseo bat ematen dien bitartean behatzen duena izendatzen duen. Una cuadra lanean Mexiko Heriko San Rafael auzotik egin zuen ibilibidea. Azaroak 28.

+ info

2014
→ Una vuelta-ta. Zarata Fest IX. Festival de música rara y afines, Espacio Open, Bilbao.

Una vuelta-ta serieko performancea. Zorrozaurretik (Bilbo) ibilaldi abestu bat proposatu zuen. Uztailak 5.

Kartela: Raúl Domínguez.

+ info

2016
→ Una vuelta-ta. Festival 2D2H - Danza, Arte, Paisaje, Hondarribia.

Hondarribiko San Nikolas zubiaren inguruan ibilaldi abestu bat proposatu zuen performancea, Una vuelta-ta seriearen baitan. Ekainak 18.

+ info

2021
→ Una vuelta-ta. Palacio de la Isla, Burgos.

La Oficina de MegaWizard kultur proiektuak gonbidatuta, Burgoseko Palacio de la Islaren inguruan egindako performancea. Ibilaldi abestu bat izan zen, Una vuelta-ta seriekoa. Urriak 13.

+ info

2022
→ Una vuelta-ta. Seminario Escucha, Ciudad, CENDEAC, Murcia.

Una vuelta-ta serieko performancea. Murtziako Carmen auzoko kaleetan zehar ibilaldi abestu bat proposatu zuen, Escucha, Ciudad mintegiko egitarauaren barnean.

+ info