«Literal» hitza honela definitzen du RAE hiztegiak: «testuko letraren araberakoa, edo bertan erabiltzen diren hitzen zentzu zehatz eta berezkoaren —eta ez zentzu hedatu edo irudizkoaren— araberakoa». Esanahi literala, beraz, irudizkoaren antonimoa da, eta hainbat figura erretorikorentzako oinarrizko lerroa marrazten du: lerro horrekiko, metafora nahiz beste zenbait figura desbideratzetzat jotzen dira. Baina, alderantzizko zentzuan, hitz-joko sarri barregarriak sortzeko ere erabil daiteke literaltasuna; esaterako, metaforak modu hertsiki zentzuan hartuz egoera absurdo bat sortzeko.
Amaia Urrak, 2014an Madrilgo Zarata Fest musika arraroaren eta antzekoen jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso zuenean, Deriva de sinónimos saileko beste obra bat aurkeztu zuen, oraingoan kontzertu-formatuan: performancea «tararear» aditzarekin hasten zen, indikatiboko orainaldiko singularreko lehenengo pertsonan jokatuta. Sail bereko beste obra batzuekin alderatuta, Tarareoren musikaltasuna desberdina zen; oraingoan, doinu bakar bat errepikatu beharrean eta hain zuzen ere oholtza batera igota aurkezten zuelako, Amaiak modu desberdin batean interpretatzen zuen emanaldian zehar ahoskatutako aditz bakoitza: «tarareo» aditza kantu-marmarrean, «vocalizo» bokalizatuz, «grito» garrasi eginez eta abar.
Ikusi: Lehenengo lanak, Desaparezco (2012-), Renuncio (2012-), Inauguro (2014-), Je marche / Camino (2014-), Troncos Ramas Delta (2015), Ramificarse (2015), Comienzo (2025-