Sasia Sugarretan instalazioa Maleza Ardiente obraren euskarazko bertsioa da, Euskal Herriko landareetan oinarritua, eta Growing Images & Talking Weeds sailaren parte da. Grabazioan, Saioa Martin Telletxearen ahotsa entzuten dugu, zeinak idazketan ere lagundu baitzion Amaiari. Obra honek Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Oier Etxeberriak Donostiako Tabakaleran Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantariaren Lekeitioak abiapuntutzat hartuta antolatutakoan. Soinu-instalazioaren ondoan, Amaiak lasto-fardo batzuk kokatu zituen, bai eta Burning Bush (2021) ere, Arbusto Ardiente obraren ingelesezko bertsio grafikoa. 

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015), Arbusto Ardiente (2015-), Maleza ardiente (2017), Maleza ardiente (2018) – malas hierbas peninsulares, Arbusto ardiente (2019) – versión instalación, Burning Bush (2021-), Buisson ardent (2024-)

2021
→ Komunikazio-inkomunikazio. Tabakalera, San Sebastián.

Komunikazio-inkomunikazio erakusketa kolektiboa izan zen, Mikel Laboa (1934–2008) kantautore euskaldunaren Lekeitioak seriea abiapuntutzat zuena. Amaia Urrak Sasia Sugarretan aurkeztu zuen, instalazio sonoro gisa –Growing Images & Talking Weeds serieko euskarazko bertsioa, Euskal Herriko landareetan, haien ezaugarri morfologikoetan eta kokapenean oinarritua—. Halaber, Burning Bush aurkeztu zuen lan grafiko gisa –pieza beraren ingelesezko bertsioa, Britainiar Uharteetako, Irlandako eta Eskoziako landareetatik abiatuta egina–. Maiatzaren 28tik abuztuaren 29ra.

Argazkiak: Mikel Eskauriaza.

Sasia sugarretan, 2021.
Audioa: iraupen aldakorra.
Belar-fardelak: neurri aldakorrak.
Posterra: Burning Bush. 84 x 118 cm.

Kredituak:
Idazketa eta ahots laguntzailea euskaraz: Saioa Martin Telletxea.
Ingelesezko idazketa-laguntzailea: Toni Crabb.
Soinu teknikaria: Raul Lomas Gancedo.
Poster diseinuaren lankidetza: Maite Zabaleta.

+ info