2012an, In-Presentable jaialdiaren azken edizioaren karira, Juan Domínguezek 100 artista gonbidatu zituen 10 egunez berarekin elkartzera. Denak ziren jaialdiaren hamar urteko bizitzan zehar bertan parte hartutako artistak. In-Presentable jaialdiak arte eszenikoen inguruan esperimentazio erradikalak egiteko laborategi gisa funtzionatzen zuen. Frondoso Matorral lanean, Amaiak transkribatu egiten du jaialdiaren hamargarren ediziorako jaso zuen gonbidapena, zeinean hauxe idatzi baitzuen Juan Domínguezek: «Uste dut hausnartu beharreko alderdi asko daudela gure alorrean, eta oso garrantzitsua da konturatzea non gauden, zer egin dezakegun hemendik aurrera eta zertarako. Zerk duen zentzua gaur, zein diren gure politikak, non dagoen gure aktibismoa, non gure desirak, nola garatu dugun geure lana». Frondoso Matorraleko testu berean, Amaiak honako hau dio bera zeharkatzen ari den une pertsonal eta profesionalari buruz: «batzuetan, estrategia ona da barrutik eragitea gauzak aldatzen saiatzeko. Oraindik ez nago prest guztiz desagertzeko, baina maiz galdetzen diot neure buruari non egon nahi dudan. Ez dakit nora joan nahi dudan, baina badakit non ez dudan gelditu nahi (orainaldian hitz egiten dut, auzia ez baitago oraindik ebatzita)». «Renunciar continuando», uko eginez jarraitu, da jaialdiaren testuinguruan planteatzen diren galderei ematen dien erantzuna da. Horretarako, metodo bat eta teknika bat moldatzen ditu interes berezia pizten dion galdera bati erantzuteko.

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Desaparezco (2012-), Inauguro (2014-), Camino/Je Marche (2014-), Tarareo (2014), Troncos Ramas Delta (2015), Ramificarse (2015), Comienzo (2025-)

2012
→ Renuncio. Festival In-Presentable, La Casa Encendida, Madrid.

Performancea, non, «renuncio» (uko egiten diot) hitzetik abiatuta, Amaia Urrak sinonimo-kate bat abestu zuen jaialdiaren lekua uzten zuen bitartean. 15’. Ekainak 19.

2012ko edizioa In-Presentable jaialdiaren hamargarren eta azken edizioa izan zen. Jaialdiak amaiera eman zion bere ibilbideari, aldaketa sakon baten eta hausnarketa-aldi baten beharrarengatik, nola jarraitu pentsatzeko helburuarekin. Itxiera eta urteurrena zirela-eta, jaialdiaren komisarioa izandako Juan Domínguezek jaialdian aurretik parte hartutako artista guztiak gonbidatu zituen, hamar egunez haien praktika eszenikoak publikoarekin parteka zitzaten.

+ info

2012
→ Emisiones Cacatúa. Festival In-presentable, Madrid.

Emisiones Cacatúa Arantxa Martínez eta Nilo Gallego-k antolatutako irrati-ekitaldia izan zen, In-Presentable jaialdiaren 2012ko edizioan antolatua Madrilgo Esta es una plaza lorategi komunitarioan (Lavapiés auzoan). Emisiones Cacatúa Special Issueren parte izan zen —Wayback Machine bidez artxibatutako webgunea—, Les Laboratoires d ‘Aubervilliers-ek bultzatutako proiektua, «Nola uzten du gaur performanceak diskurtso bat argitaratzea?» galderaren inguruan hausnartzen zuena. Irrati-ekitaldiaren hirugarren saioan, Amaia Urrak elkarrizketa bat izan zuen Alice Chauchat-ekin, ingelesez eta gaztelaniaz, Renuncio izeneko bere performanceari buruz. Ekainak 22.

+ info

2012
URRA, Amaia (ago. 2012). «Frondoso matorral». CALVO, Blanca y MUNDUATE, Ion (ed.), Cuaderno 1. Una voz sin cuerpo, hacia el amor. San Sebastián: autoedición.

Cuaderno 1. Una voz sin cuerpo, hacia el amor liburuxkan argitaratutako testua. Testuak Emmanuel Hocquard-en ma haie liburua hartzen du abiapuntutzat eta, horretaz gain, Amaia Urrak bere praktikarekin lotutako gogoetak sartzen ditu, baita Desaparezco eta Renuncio performanceen gidoiak ere.

Amaia Urrak «Frondoso matorral» testua aurkeztu zuen Mugatxoan 1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz irratsaioan, urte bereko urriaren 5ean.

+ info

2013
→ Je disparais y Je renonce. Festival Art Nomade. Rencontre Internationale d’art performance de Saguenay. La Pulperie, Chicoutimi, y AXENÉO7, Gatineau / SAW Gallery, Ottawa.

Desaparezco eta Renuncio lanen deribak frantsesez. La Pulperie, Chicoutimi, urriak 19. AXENÉO7, Gatineau / SAW Gallery, Ottawa, urriak 24.

Art Nomade topaketaren egitaraua.

+ info