FOKU
Iñaki Garmendia

FOKUk inauguratzen du ATOIren erakusketa-programa. Testuinguruan esanguratsuak diren artisten ibilbidea nabarmentzea du xede, eta ibilbide horren inguruko ikerketa informatua eskaintzea. Horretarako, beren obra sortu berriekin bakarkako erakusketa bat ekoiztera gonbidatzen ditugu artistak, eta aldi berean, haien ibilbidea sakonki arakatzen duen atzerabegirada bat eraikitzen dugu.