Pulkiki Pulfiki performancean, Amaiak abestu egiten du, eta, bitartean, Donostiako Bretxako azokako argazki digitalen diapositibak proiektatzen dira, hortxe bizi baita Amaia. Irudietan, arraindegietako erakusmahaiak ikusten dira batez ere, non, arrainen ondoan, haien izenak eta prezioak adierazten dituzten kartelak ageri baitira, baina baita harategi, fruta-denda eta gainerako postuetako erakusmahaiak ere. Argazki bakoitzean, Amaiak doinu bat abesten du, argazkietako produktuen silabak konbinatuz. Metodo horrek Mikel Laboaren Lekeitioak gogorarazten ditu. Performancean, Oier Etxeberria artista eta Amaiaren lagunak adierazten duen bezala, testua itxuragabetu egiten da, eta soinu-asmakizun moduko bat bihurtzen.

Performancea egin zuen garaian, Amaia ama izan berria zen, eta amatasuneko zaintzetan murgilduta zegoen; erosketak egitea eguneroko zereginetako bat zen. Gauez, performancea prestatzen zuen, alaba lo zegoen bitartean.

Adriana Cavarerok, For More Than One Voice: Toward a Philosophy of Vocal Expression (2005) liburuan, honako hau dio sehaska-kantetako ahotsari buruz: «Sehaska-kantan, hizkuntza ahots huts bilakatzen da berriro, soinu huts, testu bat helarazi beharrean gorputz baten aurrean dagoen beste gorputz baten presentzia transmititzen duen pultsu erritmiko bat. Sehaska-kantako hitzak ez dira garrantzitsuak beren esanahiagatik, beren soinuagatik baizik: ahots-sehaska bat dira, haurra lokartu arte urrumatzen duena amaren ahotsaren amatasun akustiko absolutuaren bidez». Cavareroren sehaska-kantek eta Lekeitioek agerian jarri nahi duten gorputz politikoa, kasu honetan, sorkuntza artistikoa eta zaintza-lanak uztartzen dituen emakume baten gorputza da.

Journal du dehors liburuko hitzaurre-gisako orrietan, Annie Ernauxek honako hau dio: «Ahal izan dudan neurrian saihestu egin dut jendaurrean agertzea eta testu bakoitzaren jatorrian dagoen emozioa adieraztea. Aitzitik, errealitatearen idazketa fotografiko moduko bat praktikatzen ahalegindu naiz, zeinean existentzia gurutzatuek beren enigma-gaitasuna kontserbatuko bailukete. (…) Baina, azkenean, testu hauetan aurreikusi baino askoz gehiago jarri dut neure buruaz: obsesioak, oroitzapenak, inkontzienteki mugatuz hitzaren hautaketa, finkatu beharreko eszenarena. Eta orain ziur nago norberak gehiago deskubritzen duela bere buruaz kanpoko munduan proiektatuz egunkari intimo bateko introspekzioan baino —zeina, duela bi mende jaioa izanik, ez baita halabeharrez betierekoa—».

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Calle Aldamar (2012), Berio Pasalekua (2014)

2023
→ Lazos mecánicos. Prácticas performativas en el museo. Artium Museoa – Museo Vasco de Arte contemporáneo, Vitoria-Gasteiz.

Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan erakusketa kolektiboa eta performance-zikloa izan zen, Catalina Lozano eta Itziar Okarizek komisariatua. Amaia Urra Pulfiki pulkiki lan performatiboa aurkeztu eta erakutsi zuen. Aurkezpena, ekainak 24. Erakusketa, ekainaren 10etik uztailaren 14ra.

Bideo-erregistroa: Artium Museoa. Merkatuaren argazkiak: Amaia Urra.

+ info

2024
→ Pulfiki pulkiki. Festival Domingo, La Casa Encendida, Madrid.

Ekainak 1.

Bideo-erregistroa: estudio perplejo.

+ info