Maleza ardiente (2018) izen bereko Maleza ardiente (2017) obraren bertsio bat da, eta hura, berriz, Arbusto ardiente (2016-) obraren bertsio bat. Hirurak daude Growing Images & Talking Weeds sailaren barruan. Honako hau Amaiak Mexikon egindako performancearen moldaketa bat da, Iberiar penintsulako sasitzara egokitua, eremuak programak Bilboko Azkuna Zentroan antolatutako Bi Dos Two erakusketa kolektiboan aurkezteko. Oraingoan, Amaiak alde batera uzten ditu landareak, eta performancea zinema-areto batean aurkezten da, erabateko iluntasunean, erreferentzia bisual oro ezabatuta.

Zineman hainbat soinu-tratamendu mota daude, soinuak irudiarekin duen erlazioaren arabera definitzen direnak. Amaiak Maleza ardiente obrari jartzen dion ahotsa zineman lehen planoko ahotsa bezala entzuten da: soinu hurbila da, intimoa, oihartzunik gabea eta xehetasun askokoa, eta, irudian erakusten den espazioan dauden hotsak erreproduzitu beharrean, badirudi ikusleari belarrira hitz egiten diola. Lehen planoko ahotsa grabatzeko, ahoa mikrofonotik oso gertu jartzen da, eta, horrela, ia ukigarria dela dirudi. Amaiak teknika hori bera erabiltzen du bere ahotsa grabatzeko. Baina, zineman ez bezala, ahots hori ez da pantailako irudiarekin erlazionatzen, baizik eta ikus-entzule bakoitzak bere irudimenean sortzen duenarekin.

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015), Arbusto Ardiente (2015-), Maleza ardiente (2017, Arbusto ardiente (2019) – versión instalación, Sasia Sugarretan (2021-), Burning Bush (2021-), Buisson ardent (2024-)

2018
→ Bi Dos Two. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilbao.

Bi Dos Two eremuak-ek ekoiztutako erakusketa kolektibo bat izan zen. Bertan, deialdi ireki bidez hautatu ziren 31 artistek hartu zuten parte. Otsailaren 8tik apirilaren 8ra. Amaia Urrak Maleza Ardiente performancea aurkeztu zuen, Golem Zinemetako 3. aretoan. 41′ 47″. Martxoak 27.

+ info

2018
Bi Dos Two. (2018). Eremuak.

Bi Dos Two erakusketa kolektiboaren argitalpena, eremuak Azkuna Zentroan antolatu zuena 2018ko otsailaren 8tik apirilaren 8ra. Beste hainbat testuren artean, Amaia Urraren Growing Images & Talking Weeds seriarekin lotutako irudi bat eta artistak euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu bat biltzen ditu.

+ info