Tractora kooperatibatik, FOKU sustatzen dugu Bilboko Atoi gure egoitzan; gure inguruko artistak gonbidatzen ditugu, gurekin interesak eta ibilbideak partekatzen dituztenak, obra berriko erakusketa bat ekoizteko eta, elkarrekin, haien karrera osoaren berrikuspen teknikoa egiteko.
Ekoizpen-lan hori artxibo digital publiko batean biltzen da, alde batetik haren obra berrikusiz eta bestetik bibliografia arrazoitu baten bidez dokumentazio zabala jasoaz. Material hori euskal testuinguruari sakontasuna emango dion azterketa-tresna izatea nahi dugu, praktika bakoitzaren dimentsioak mapeatuz eta haien prozesuetarako sarbide informatua ahalbidetuz. Orain arte, bide hori Iñaki Garmendiarekin eta Idoia Zabaletarekin egin dugu, haien ibilbe historikoak gaur egungo lanarekin lotuz eta gure testuinguruko artearen bilakaera ulertzeko baliagarria izan daitekeen influentzia-genealogia bat partekatuz.
Pozik iragartzen dugu FOKUren hurrengo edizioa Amaia Urrari eskainia egongo dela.