Amaia Urrak Emisión 0. Cuando el cuerpo desaparece saioan egindako bigarren esku-hartzea Desaparezco da. Amaia zuzenean sartzen da irratian, eta norbait desagertzen eta agertzen deneko «ohiko magia-trikimailua» aurkezten du. Horretarako erabiltzen duen teknikarekin, beste sail bat hasten du, Deriva de sinónimos izenekoa, zeina, Cantar las calles bezala, hainbat alditan erabiliko baitu, eta aldaera bat baino gehiagorekin, etorkizunean. Derivas de sinónimos direlakoak Amaiak sinonimoak elkarren ondoan jarriz osatzen dituen ibilbideak dira: aditz batetik abiatuz, kasu honetan «desaparecer» edo «desagertu» aditzetik, bilaketa iteratibo bat egiten du hiztegian hitz horren sinonimoak topatzeko, harik eta haren antonimora iristen den arte, kasu honetan «aparecer» edo «agertu» aditzera. Sinonimo-katea ez da guztiz osoa; hiztegiak eskaintzen dituen sinonimoen artetik, desbideratze potentzialak hautatzen ditu Amaiak; batzuetatik pasatzea derrigorrezkoa da, eta beste batzuk hautazkoak dira. Gidoia errepide-mapa baten modukoa da: ibilbide bat egiteko, bide bat nahiz bestea aukeratzen uzten du. Desaparezco honetan, bidea Amaiak egiten duenaren paraleloa da: oinezkoentzako seinale batek ematen dituen argibideei jarraituz, Kursaal zubiaren eta San Telmo Museoaren arteko ibilbidea egiten du, «pauso arinez», zazpi bat minutuan. 

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Renuncio (2012-), Inauguro (2014-), Camino/Je Marche (2014-), Tarareo (2014), Troncos Ramas Delta (2015), Ramificarse (2015), Comienzo (2025-)

2012
→ Desaparezco. Emisión 0. Cuando el cuerpo desaparece. Mugatxoan, Museo San Telmo, San Sebastián.

Mugatxoanek aurkeztutako 0 Emanaldia. Gorputza desagertzen denean irratsaiorako zuzenean egindako esku-hartzea. Bertan, Amaia Urrak «desaparezco» (desagertzen naiz) hitzetik «aparezco» (agertzen naiz) hitzera doan sinonimo-kate bat abestu zuen. Desaparezco Deriva de sinónimos serieko lehenengo pieza da. 11′. Otsailak 26.

+ info

2012
URRA, Amaia (ago. 2012). «Frondoso matorral». CALVO, Blanca y MUNDUATE, Ion (ed.), Cuaderno 1. Una voz sin cuerpo, hacia el amor. San Sebastián: autoedición.

Cuaderno 1. Una voz sin cuerpo, hacia el amor liburuxkan argitaratutako testua. Testuak Emmanuel Hocquard-en ma haie liburua hartzen du abiapuntutzat eta, horretaz gain, Amaia Urrak bere praktikarekin lotutako gogoetak sartzen ditu, baita Desaparezco eta Renuncio performanceen gidoiak ere.

Amaia Urrak «Frondoso matorral» testua aurkeztu zuen Mugatxoan 1 Emanaldia. Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz irratsaioan, urte bereko urriaren 5ean.

+ info

2013
→ Je disparais y Je renonce. Festival Art Nomade. Rencontre Internationale d’art performance de Saguenay. La Pulperie, Chicoutimi, y AXENÉO7, Gatineau / SAW Gallery, Ottawa.

Desaparezco eta Renuncio lanen deribak frantsesez. La Pulperie, Chicoutimi, urriak 19. AXENÉO7, Gatineau / SAW Gallery, Ottawa, urriak 24.

Art Nomade topaketaren egitaraua.

+ info

2022
→ Desaparezco y Tronco, ramas, delta. Ciclo Especies en extinción, VIII Jornadas Escénicas Injuve, Madrid. 

Especies en extinción Cuqui Jerezek eta María Jerezek kontzeptualizatutako ziklo bat izan zen. Galzorian dauden espezieen eta zuzeneko artelanen arteko analogia ezartzea zuen helburu, azken hauen bizi-zikloari eta iraunkortasunari buruzko hausnarketa partekatua proposatuz. Amaia Urrak Desaparezco performancea egin eta Tronco, ramas, delta (2015) liburua aurkeztu zituen. Urriak 4.

+ info

2023
→ Pastora Foley 2. Artiatx, Bilbao.

Ekitaldi moduan pentsatutako erakusketa kolektiboa. Erakusketak soinu-efektu sorta bat artzain bezala gidatzeko ideia lantzen du. Efektu horiek, bere iturritik bereizita, espektroaren eremuan bizi dira oraindik —behin-behinean—. Badirudi beren kausa galdu dutela, oraindik ez direla irudi egin, eta zentzua hartzeko zain daudela, oraingoan konjuntzio gisa. Amaia Urrak Desaparezco lana jarri zuen erakusketako hari musikal gisa. Urtarrilaren 21etik martxoaren 1era.

+ info