Obra hau Arbusto Ardienteren ingelesezko bertsio grafikoa da, Growing Images & Talking Weeds sailaren baitakoa, eta Britainiar uharteetako, Irlandako eta Eskoziako landareetan oinarrituta dago. Amaiak egonaldi bat egin zuen Ingalaterrako Kew auzoko Errege Lorategi Botanikoko liburutegian, non Britainiar uharteetako landareen bildumarik osoenetako bat biltzen baita, eta landare horietan oinarrituta prestatu zuen ingelesezko moldaketa hau. Forma aldetik, poster bat da, Maite Zabaletarekin elkarlan estuan diseinatua. Bertsio grafiko honek Komunikazio-Inkomunikazio erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Oier Etxeberriak Donostiako Tabakaleran Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantariaren Lekeitioak abiapuntutzat hartuta antolatutakoan.

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015), Arbusto Ardiente (2015-), Maleza ardiente (2017), Maleza ardiente (2018) – malas hierbas peninsulares, Arbusto ardiente (2019) – versión instalación, Sasia Sugarretan (2021-), Buisson ardent (2024–)

2021
→ Komunikazio-inkomunikazio. Tabakalera, San Sebastián.

Komunikazio-inkomunikazio erakusketa kolektiboa izan zen, Mikel Laboa (1934–2008) kantautore euskaldunaren Lekeitioak seriea abiapuntutzat zuena. Amaia Urrak Sasia Sugarretan aurkeztu zuen, instalazio sonoro gisa –Growing Images & Talking Weeds serieko euskarazko bertsioa, Euskal Herriko landareetan, haien ezaugarri morfologikoetan eta kokapenean oinarritua—. Halaber, Burning Bush aurkeztu zuen lan grafiko gisa –pieza beraren ingelesezko bertsioa, Britainiar Uharteetako, Irlandako eta Eskoziako landareetatik abiatuta egina–. Maiatzaren 28tik abuztuaren 29ra.

Argazkiak: Mikel Eskauriaza.

Sasia sugarretan, 2021.
Audioa: iraupen aldakorra.
Belar-fardelak: neurri aldakorrak.
Posterra: Burning Bush. 84 x 118 cm.

Kredituak:
Idazketa eta ahots laguntzailea euskaraz: Saioa Martin Telletxea.
Ingelesezko idazketa-laguntzailea: Toni Crabb.
Soinu teknikaria: Raul Lomas Gancedo.
Poster diseinuaren lankidetza: Maite Zabaleta.

+ info