Obra hau Arbusto Ardiente performancearen frantsesezko bertsioa da, Growing Images & Talking Weeds sailaren baitakoa, Aubervilliers herriko Fête de la Moisson edo uztaren festaren karietara aurkeztua. Festa hori Les Laboratoires d’Aubervilliers laborategiek antolatzen dute, La Semeuse lorategi komunitarioarekin elkarlanean. Lorategia, Marjetica Potrč artista eta arkitekto esloveniarrak 2010ean diseinatua, bizilagunak elkartzeko eta ikerketa ekologikoa bultzatzeko topagune gisa sortu zen. Buisson Ardent lanak performancearen jatorrizko formatua berreskuratzen du: Amaiak irakurketa bat eskaintzen du landare artean erdi ezkutatuta.
Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015), Arbusto Ardiente (2015-), Maleza ardiente (2017), Maleza ardiente (2018) – malas hierbas peninsulares, Arbusto ardiente (2019) – versión instalación, Sasia Sugarretan (2021-), Burning Bush (2021-)