2014an, Amaiak eremuak programaren lehenengo erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Artiumen. First Thought izenpean, erakusketa hark deialdira aurkeztu ziren hogeiren bat artistaren lanak biltzen zituen, Euskal Herriko testuinguruari lotuak denak. Amaiak bi performance aurkeztu zituen: Berio Pasalekua eta Inauguro.

Berio Pasalekua performancea Cantar las calles sailaren barruan dago. Bertan, kale batek irakurria izan dadin eskaintzen duen guztiaren irakurketa inprobisatzen du Amaiak. Berio Pasalekua, Calle Aldamar (2012) bezala, Donostiako kale bat da. Deriba honetan, Amaiak ez du kantatzen, erritmikoki irakurtzen baizik. Erakusketa kolektibo baten testuingurura moldatzean, Berio Pasalekua soinu-pieza gisa aurkeztu zen, eta hormatik zintzilikatutako audio-irakurgailu batera konektatutako aurikular batzuen bidez entzun zitekeen.

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Calle Aldamar (2012), Pantalón vaquero (2012), Muleta gris (2012), Una vuelta-ta (2013-)

2014
→ First Thought Best. Artium Museoa – Museo Vasco de Arte contemporáneo, Vitoria-Gasteiz.

First Thought Best eremuak ekoitzitako erakusketa kolektiboa izan zen, eta «2014ko erakusketa» deialdi irekian hautatutako egileek parte hartu zuten. Erakusketaren inaugurazioan Amaia Urrak Inauguro performancea aurkeztu zuen. Bertan, «inauguro» (inauguratzen dut) hitzetik abiatuta sinonimo-kate bat abestu zuen. Inauguro Deriva de sinónimos seriearen parte da. 10′ inguru. Gainera, Berio pasealekua pieza sonoroa erakutsi zuen, Cantar las calles seriearen parte dena. Proposamena bat-bateko irakurketan oinarritu zen,kale batek irakurtzeko eskaintzen duen guztitik abiatuta: seinaleak, kartelak, idazkunak, publizitatea, errotuluak, pintadak, matrikulak, ibilgailuen markak, iragarki-taulak, etab.. Kasu honetan, irakurketa Donostiako Berio pasealekuan egin zen. 5′ 52″. Ekainaren 27tik irailaren 21era.

Inauguro performancearen bideo-erregistroa: Almudena Díez.

+ info

2014
First Thought Best. (2014). San Sebastián: Eremuak.

First Thought Best erakusketa kolektiboaren argitalpena. Erakusketa eremuakek antolatu zuen Vitoria-Gasteizko Artium Museoan, 2014ko ekainaren 27tik irailaren 21era bitartean. Amaia Urraren lan grafiko bat eta bere praktikari buruzko testu bat dakar, euskaraz eta gaztelaniaz, erakusketan izan zuen parte-hartzearekin erlazionatuta.

+ info