Arbusto ardiente (2019) izen bereko Arbusto ardiente (2016-) obraren bertsio bat da, performance gisa beharrean instalazio gisa eratua. Kolonbian aurkeztu zen, Bogotan, Artisten Erakusketa Nazionalaren 45. edizioan. El revés de la trama zuen azpititulutzat, eta hiriko hainbat espazio artistiko betetzen zituen erakusketa kolektibo baten parte zen. Instalazioa Espacio Odeón kulturguneko baratze-lorategian kokatu zen. Baratzea urte hartan bertan sortu zen, Odeón espazioak berak antolatutako «Hiria Eraberritzeko Laborategia: Baratzeak eta Arkitektura» proiektuaren emaitza praktiko moduan. Kulturgunearen barruan arkitektura-diseinua, paisaia eta hiri-nekazaritza uztartzeko esperimentu gisa planteatu zen. Gaur egun, baratzeak aktibo jarraitzen du, Huerta Comunal del Espacio Odeón izenarekin, eta hezkuntza horizontala eta jarduera komunalak lantzen jarraitzen du.   

 

Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015), Arbusto Ardiente (2015-), Maleza ardiente (2017), Maleza ardiente (2018) – malas hierbas peninsulares, Sasia Sugarretan (2021-), Burning Bush (2021-), Buisson ardent (2024-)

2019
→ 45 Salón Nacional de Artistas de Bogotá. El revés de la trama. Espacio Odeón, Bogotá.

45 Salón Nacional de Artistas, El revés de la trama azpitituluarekin, Bogotako hainbat espazio artistikotan egindako erakusketa kolektibo zabala izan zen. Amaia Urrak Arbusto Ardiente lana erakutsi zuen, instalazio gisa, «Lenguajes de la injuria» izeneko pedagogien eta arte bizien proiektuaren esparruan. Irailaren 14tik azaroaren 4ra.

+ info

2019
VV. AA. (2019). 45 Salón Nacional de Artistas el revés de la trama. Colombia: Ministerio de Cultura, República de Colombia.

Bogotako 45. Artisten Areto Nazionalaren —El revés de la trama— katalogoa. 45. Areto Nazionalaren inguruan egile ugarik idatzitako testuak biltzen ditu. Amaia Urrak aurkeztutako instalazioa, Arbusto Ardiente, aipatzen da Luisa Ungar-ek idatzitako «Lenguajes de la injuria» kapituluaren barnean.

+ info

2020
→ Lenta explosión de una semilla. OTR – espacio de arte, Madrid.

Lenta explosión de una semilla Isaella Lenzi-k komisariatutako erakusketa kolektiboa izan zen. Amaia Urrak Arbusto Ardiente jarri zuen soinu-instalazio gisa erakusgai. Otsailaren 25etik martxoaren 25era.

+ info

2020
→ El sauce ve de cabeza la imagen de la garza. TEA Espacio de las Artes en Tenerife, Santa Cruz de Tenerife.

El sauce ve de cabeza la imagen de la garza Catalina Lozanok komisariatutako erakusketa kolektiboa izan zen. Erakusketak paisaiaren eraikuntzak irudi naturalizatu gisa aztertzen zituen, hau da, naturari eta kulturari buruzko nozioek bien arteko igarobidea bateratzen eta ikusarazten zuten leku gisa, alderdi tekniko eta ideologikoen arteko harremanak agerian utziz. Amaia Urrak Arbusto Ardiente jarri zuen soinu-pieza gisa erakusgai. Ekainaren 20tik urriaren 4ra.

+ info