Lan hau Growing Images & Talking Weeds sailaren baitako performance bat da. Amaiak Frantziako Jean-Jacques-Rousseau parkean egindako egonaldian zehar kontsultatutako botanika-gidaliburuak erabiltzen ditu. Liburu horietatik abiatuta, zerrendak osatu eta zuzenean irakurtzen ditu, landareen artean erdi ezkutatuta. Zerrendak hiru ataletan banatzen dira. Lehenengoan landare-izenak biltzen dira, eta Amaiak aurretik «eres mi…» esanda irakurtzen ditu. Bigarren atalean, berriz, landareen ezaugarri morfologikoak daude, eta Amaiak «me gusta que seas…» jartzen die aurretik. Hirugarrenean, azkenik, landare horiek hazten diren tokiak biltzen dira, eta Amaiak «me gusta encontrarte en…» esan ondoren irakurtzen ditu. Haien sailkapen botanikoa gobernatzen duten irizpide zientifikoetatik askatuta, eta ahots leun, pausatu eta (ia) neutroz irakurrita, zerrendek beste zerbait adierazten dute: gizakiak —gizaki zientifiko, maskulino eta mendebaldarrak— hitz horietan proiektatu dituen hizkuntzaren tasun afektibo, popular, sexual, kolonial eta batzuetan komikoak.
Ikusi: Lehenengo lanak, Una vuelta-ta (2013-), Chêne Charme Platane (2015-), Maleza ardiente (2017), Maleza ardiente (2018) – malas hierbas peninsulares, Arbusto ardiente (2019) – versión instalación, Sasia Sugarretan (2021-), Burning Bush (2021-), Buisson ardent (2024-)